2021ko uztailaren 22a

Lurralde Kohesioak 50.000 euro jarriko ditu Ribaforadako udal-aterpetxeko ekipamendua finantzatzeko, eta 30 ostalariri emango die zerbitzua

Gainera, beste 25.000 euro bideratuko ditu Bardeako Begiratokia egokitzeko, haren erabilera inklusiborako
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazio eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 50.000 euroko inbertsioa egingo du Ribaforadako udal-aterpetxeko ekipamendurako. Jarduera horri esker, gehienez 30 ostalari hartu ahal izango dira, herriko turismoa sustatu ahal izatearekin batera, eta zonaldera iritsi daitezkeen bisitariei nahiz udalerria zeharkatzen duten bide ezberdinetako erromesei emango die zerbitzua.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).