2021ko uztailaren 22a

Bardeako Parke Naturalean, Eguaraseko Debekuguneari eragiten dion sutea itzaltzeko lanekin jarraitzen dute

Sutea astearte arratsaldean deklaratu zuten, eta itzaltze-lanetan dabiltza Tuterako, Azkoiengo, Lodosako, Tafallako, Lizarrako, Zangozako eta Cordovillako parkeetako suhiltzaileak, Nafarroako eta Estatuko aireko baliabideen laguntzarekin

Astearte arratsaldean, Eguaraseko Debekugunean, Bardeako Parke Naturalean, deklaratutako suteak aktibo jarraitzen du, baina egonkor. Hala ere, oraindik ezin da esan kontrolatuta dagoenik. Nafarroako, Aragoiko eta Espainiako Gobernuko lurreko eta aireko baliabideak sutea itzaltzeko lanetan ari dira. Dagoeneko kalte handia egin du ingurumen aldetik, balio ekologiko handiko zona baita.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).