2021ko uztailaren 22a

Aierdi lehendakariordeak Iturengo alkatearekin sinatu du hirigintza-plana idazteko aurretiko kontzertua

Bizitegi-garapen berrien gaitasuna, oro har, 70 etxebizitza berrikoa izango dela kalkulatzen da
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako 
kontseilari Jose Maria Aierdi, Iturengo alkatea den Francisco Javier Bereau 
Miquelarenarekin eta Izaskun Abril zuzendari nagusiarekin batera
camera_alt Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako kontseilari Jose Maria Aierdi, Iturengo alkatea den Francisco Javier Bereau Miquelarenarekin eta Izaskun Abril zuzendari nagusiarekin batera   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Bigarren lehendakariorde eta Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako kontseilari Jose Maria Aierdik eta Iturengo alkate Francisco Javier Bereau Miquelarenak gaur goizean sinatu dute udalerriko hirigintza-plana idazteko aurretiko kontzertua, Izaskun Abril zuzendari nagusia ere aurrean dutela. Bizitegi-garapen berri horietan, oro har, 70 etxebizitza berri egitea aurreikusten da. 


Akordioa herriko Hirigintza Plana idazten hasteko beharrezko izapideen artean sartzen da, eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak lurralde-plangintzan irizpide berriak sartzeko egindako apustuaren emaitza da, hirigintza trinkoagoa, iraunkorragoa eta inklusiboagoa garatu ahal izatearren. 


Iturengo herrirako aurreikusitako lurralde-ereduan, gaingiroki, Ituren, Latsaga eta Aurtitzeko hiru gune bereiziak mantendu nahi dira, hazkunde txikiekin, gune bakoitzaren egitura errespetatuaz eta beharrezko zuzkidura-espazioak aurreikusita. Era berean, Ameztia auzoa (udalerriaren hegoaldea), lurzoru urbanizaezinean etxebizitza gehienak dituena, auzo gisa mugatuko da etxebizitzen ezarpena erregulatzeko.  


Bestalde, Udal Hirigintza Planean (UHP), aurretiko analisian detektaturiko hiriko mugikortasun-arazoetarako irtenbideak proposatuko dira, batez ere dimentsioarekin, egokitzapenarekin, hiri-zatiketarekin eta mugatutako aparkaleku-espazioen gabeziarekin lotutakoak. Halaber, etorkizuneko saihesbidearen trazatuaren proposamena eta bide-sistemarekiko loturak aztertuko dira, Zubieta-Ituren-Elgorriaga ardatzean sartua.


Horrez gain, lehendik dagoen ondarea birgaitzea eta berritzea eta hirigune trinko bat sortzea sustatuko dira, lehengo hiri-bilbea hedapen berrien aurrean osatu ahal izateko jarduerei lehentasuna emanaz. Bizitegi-garapen berrietan, oro har, 70 etxebizitza berri aurreikusten dira. 


Ingurumen eta paisaia arloko balioa 


Plangintzaren barnean, hiru zona hauek bereizten dira, ingurumen eta paisaiaren aldetik duten balioarengatik: 


Babes Bereziko eremu gisa, Mendaurreko Gailurreriako eta Ekaitza-Elordiko Lurralde Konektibitate eremuak daude, eta Ezkurra ibaiaren ibai-korridorea ere bai; Mendaurreko zohikaztegiak bezalako hezegune interesgarriak; eta Mendaur Mendiaren Paisaia Berezia, duen balio paisajistikoarengatik, Mendaur Trinitatea Malerrekako begiratoki eta Arantzako zirko gisa duela. Ezkurra ibaiaren ibai-ekossitema eta erreka-multzoa (Iturraraneko, Telleria...). Eta bertako landaretza, lehentasunezko intereseko eta interes komunitarioko habitatekin; esate baterako, pagadiak, hariztiak, gaztainadiak, haltzadiak…