Descárgate la app
Gauerditik aurrera kanpoaldean gehienez 10 pertsona bildu ahal izango dira, eta herri-bazkariak, kalejirak eta entzierroak debekatuta egongo dira
2021ko uztailaren 20a
Gauerditik aurrera kanpoaldean gehienez 10 pertsona bildu ahal izango dira, eta herri-bazkariak, kalejirak eta entzierroak debekatuta egongo dira
Osasun Departamentuko kontseilariak uztailaren 19an emandako 24/2021 Foru Aginduan COVID-19aren aurrean ezohiko prebentzio-neurri espezifikoak arautzen dira Nafarroan, eta agindua gauerdian indarrean sartu eta uztailaren 29ra arte (osteguna) mantenduko da, egun hori barne.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak (NJAN) partzialki baimendu du araua gaur emandako autoan, eta, berrikuntza gisa, kanpoaldeko bileretan 10 pertsona bildu ahal izango dira gehienez, eta bertan behera utzi ditu kalejirei, herri-bazkariei eta zezen-plaza bezala katalogatu gabeko espazioetako zezen-jaiei buruz aurreko aginduan emandako artikuluak.
Nahiz eta Fiskaltzak aipatu Foru Aginduko neurri guztiak bermatu bere txostenean, NJANk ez du baimendu gaueko mugikortasuna 1:00etik 6:00etara mugatzeko neurria egoera epidemiologikoaren arrisku oso handiko egoeran aurkitzen diren udalerrietan, bai 14 egunera metatutako intzidentziari (250 kasu baino gehiago 100.000 biztanleko) bai 7 egunera metatutakoari (150 kasu baino gehiago 100.000 biztanleko) dagokienean.
NJANk bere autoan onartu arren neurri horrek aukera emango lukeela batez ere gaueko aisialdiarekin lotutako kutsatze ugari izan ditzaketen ekitaldiak galarazteko, behar bezala ez dela arrazoitu adierazi du, kaltetutako herri bakoitzeko egoera epidemiologikoa indibidualizatzen duten txostenak behar direlako.
Nafarroako Gobernuarentzat neurri hori “ezinbestekoa” da egungo egoeran; beraz, neurri hori jasotzen duen Foru Agindu berria igorriko du, NJANk gaur emandako autoan eskatutako motibazio eta justifikazioarekin, ostiral honetan indarrean sartze aldera eta uztailaren 19ko 24/2021 Foru Aginduaren iraupen bera izanik.