Descárgate la app
Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen eraikuntza proiektua urte amaierarako prest egonen da
2021ko uztailaren 15a
Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen eraikuntza proiektua urte amaierarako prest egonen da
Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria Hugo Moran Ingurumeneko Estatu idazkariarekin bildu da gaur, eta bi administrazioek Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen proiektua bizkortzea adostu dute. Bi gobernuen aurreikuspenen arabera, bigarren fasearen eraikuntza proiektua urte amaierarako prest egonen da.
Bileran parte hartu dute halaber Tedoro Estrela Uraren zuzendari nagusiak, eta Bernardo Ciriza Lurralde Kohesioko kontseilariak.
Lehendakariak azpimarratu du Erribera ahalik eta azkarren kalitatezko urarekin hornitzeak lehentasuna duela uneko Nafarroako Gobernuarentzat. “Oinarrizkoa da, aukera emango duenez kalitatezko ur-hargunearekin hornitzea Erriberako 70.000 herritar baino gehiago; sail ureztatuen eta industriaren uraren beharrak estaltzea, aurrera egin ahal izanik lurraldearen orekan hala nola eremuaren garapen ekonomikoan, ingurumen arloan erronka handienetako bat litzatekeen klima aldaketaren balizko eraginak aurreikustea eta arintzea lortuz”, adierazi du Chivitek.
Lehendakariak azpimarratu egin du azpiegitura honen garrantzia Nafarroaren eraberritze ekonomikoaren zutabe giltza modura. “Bigarren faseko lanek lanaldi osoko 3.160 postu sortzea ahalbidetuko dute zeinetatik gutxi gorabehera 2.668 Nafarroari dagozkion, alegia guztiaren % 84a. BEG-ri (Balio Erantsi Gordina) dagokionez, 217 milioi euro sortuko dira, zeinetatik % 86, 187,5 milioi euroren baliokidea, Nafarroan ekoitziko diren”, azpimarratu du Chivitek.
Nafarroako Ubidearen bigarren fasean bi hoditerien aldi bereko eraikuntzarekin Erribera kalitatezko urez hornitzeko erabakia 2020ko urrian hartu zen. Akordio hau, zeinek proiektuaren gizarte eta estrategia errentagarritasuna lehenesten duen, Nafarroa-Estatua Kanalaren bileran zehar eta CANASA-ren Administrazio Kontseiluan adostu zen. Ubide honen bigarren fasea Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planaren oinarrietan hala nola Erriberako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian barne hartzen den proiektu bat da.
Egungo Exekutiboaren bultzada Nafarroako Ubideari
Nafarroako Ubidearen lehenengo fasea hedatzeari dagokionez, gogoratu behar da 2020ko apirilean, pandemia bete-betean, berritu zirela azpiegitura honen lanak Azkoiengo Argaren Adarra bezala ezagutzen den tartean. Lan hauek joan den ekainean amaitu ziren eta 1.200 lur hektarea baino gehiagoren ekoizpena hedatzea ahalbidetu dute, izan ere, eremurako ur-hornikuntza bermatu da, bai kopuruan eta bai kalitatean.
Era berean, laster Nafarroako Ubidearen lanak berraktibatuko dira Lizarraldean, hain zuzen Egaren Adarrean. Lanak Lerin eta Carcar udalerrietan abiatuko dira, segidan Sesma, Lodosa, Andosilla, San Adrian eta Azagran jarraitzeko. Horrela azpiegitura berri honek Itoitzen kalitatezko ur-hornikuntza bermatuko du, 1.300 nekazari baino gehiagoren jabegoak diren 5.428 sail ureztatuen hektareatan.
Horrekin guztiarekin batera, uztailetik, Azkoieneko eta Faltzeseko herritarrek euren etxeetan Itoitzeko urtegitik datorren ura kontsumitzen dute, Nafarroako Ubidearen eta Mairagako Uren Mankomunitatearen bidez hornitzen dena. Era berean, denbora gutxi barru, ur hori, gizakien kontsumorako eta industriarako erabilgarria denez, halaber beste zazpi udalerritara iritsiko da, alegia Mélida, Caparroso, Rada, Zarrakaztelu, Figarol, Murelu Hautsi eta Santakara gunetara, guztira 17.000 herritar hornituz. Ondorengo fase batean, erabilgarri jarriko da Martzilla, Alesbes, Funes, Milagro eta Cadreita udalerrietan.