Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk
2021ko uztailaren 14a
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk
Nafarroako Gobernuak, gainera, honako gai hauek onartu ditu gaurko bilkuran:
Boluntariotzaren Sailarteko Batzordea aldatzea
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, foru dekretu bat onartu du Boluntariotzaren Sailarteko Batzordearen erregulazioa aldatzeko, eta, aurrerantzean, herritarren parte-hartzearen arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren esku egonen da.
Hori dela eta, legegintzaldi honetan, Sailarteko Batzordea Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren mende egongo da. Gaur onartutako foru dekretuak Batzordearen osaera ere aldatuko du: presidente bat, idazkari bat eta hamaika kide izango ditu. Joseba Asiain Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia izango da presidentea. Batzordekideen artean, besteak beste, gizarte-babesaren, kirolaren, gazteriaren, osasunaren eta pertsonen autonomiaren eta garapenaren arloko zuzendari nagusiak eta kudeatzaileak egongo dira.
Murillo El Frutoko herri-lurren desafektazioa, trukerako
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Murillo El Fruton herri-lur bat desafektatzea erabaki du, bertako herri ondarea hobetzeko.
Hain zuzen ere, Foru Gobernuak 23.538 metro koadroko herri lurra desafektatzeko baimena eman du, 1. poligonoan, 'La Presa-El estrecho' parajean. Hau, titulartasun pribatuko beste batekin trukatuko da, 14.925,54 metrokoa, 4. poligonoan 'El Rayo' parajean dagoena. Trukearen onura publikoa eta helburua, alde batetik, herri ondarea babestea eta hobetzea da, eta, bestetik, txerri-gizentzeko abeltegia instalatzea.