Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak argindarraren BEZa bateratu du, % 21etik % 10era jaitsiz
2021ko uztailaren 14a
Nafarroako Gobernuak argindarraren BEZa bateratu du, % 21etik % 10era jaitsiz
Nafarroako Gobernuak Legegintzako gaurko bilkuran Foru Dekretu bat onartu du, Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) kasu jakin batzuetan % 21etik % 10era jaisteko, eta aurtengo hirugarren hiruhilekoan energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga elektrizitatea ekoizten duten eta sistema elektrikoan txertatzen duten instalazioetara salbuesteko. Bi neurri horiek Nafarroako zerga-araubidea estatu mailan egin berri diren aldaketekin bateratzeko helburuarekin onartu dira.
Nafarroako Gobernuak Legegintzako gaurko bilkuran Foru Dekretu bat onartu du, Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) kasu jakin batzuetan % 21etik % 10era jaisteko, eta aurtengo hirugarren hiruhilekoan energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga elektrizitatea ekoizten duten eta sistema elektrikoan txertatzen duten instalazioetara salbuesteko. Bi neurri horiek Nafarroako zerga-araubidea estatu mailan egin berri diren aldaketekin bateratzeko helburuarekin onartu dira.
Uste da Zerga harmonizazioari buruzko Legegintzako Foru Dekretu honekin 2021. urte honetan 16,4 milioi euro gutxiago jasoko dituela Nafarroako Foru Ogasunak (NFO), estatu-mailan egindako kalkuluen arabera eta dagozkion egozpen-indizeak aplikatuta.
Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoa kontuan hartuta, Legegintzako Foru Dekretu honek harmonizatu egiten du Nafarroako zerga-erregimena BEZaren eta Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko araudian Estatuan burutu diren aldaketetara, ekainaren 24ko 12/2021 Errege Lege Dekretuaren bidez; horren bitartez, premiazko neurriak hartu ziren energia-fiskalitatearen arloan eta energia sortzeko eremuan.
Neurri horien helburua da energia elektrikoaren fakturan zerga-inpaktua murriztea, elektrizitatearen prezioaren igoera arintzeko; izan ere, igoerak alarma soziala sortzeaz gain, efektu negatiboak eragin ditu familien errentan, COVID-19aren ondorengo eszenatokian errekuperatzeko oztopoak sortzen ditu, eta mehatxu bat da Espainiak eta Europar Batasunak onartutako deskarbonizazio-agendan, ekonomiaren elektrifikazio-prozesua arriskuan jartzeagatik, erabilera energetikoekin lotutako isurpenak murrizteko bide eraginkorrena bezala.
Legegintzako Foru Dekretu honen bitartez eta elektrizitatearen prezioak igotzearen ondorioz sortutako egoerari erantzuna emateko asmoarekin, 2021eko ekainaren 26tik abenduaren 31ra, BEZaren zerga-tasa %21etik %10era jaitsiko da, gehienez 10kW-ko potentzia kontratatuta duten energia-kontratuen kasuan, horniduraren tentsio-maila eta kontratazio-modalitatea edozein izanda ere, fakturazio-denboraldiko azken egunaren aurreko azken hilabete naturalari dagokion eguneko merkatuaren batez besteko prezio aritmetikoa 45 €/MWh-tik gorakoa izan bada.
Neurri hori gehienez 10 kW-ko potentzia kontratatua duten energia elektrikoaren hornidurako kontratu guztiei aplikatzen zaienez, praktikan, azken kontsumitzaileen ia etxe guztiei aplikatzen zaie, etxeetako kontsumitzaileek batez beste kontratatutako potentzia 4,1 kW-koa baita. Era berean, langile autonomo askok neurri hori eskuratu ahal izango dute.
Gainera, kontsumitzaile ahulenen pobrezia energetikoaren egoerak arintzeko, baita ere %10era jaitsiko da elektrizitatearen hornidura kontratuen titularren faktura elektrikoari aplika dakiokeen BEZaren zerga-tasa, baldin eta elektrizitatearen bonu soziala jasotzen badute eta zaurgarri larri edo gizarte-bazterketako arriskuan aurkitzen den zaurgarri larri gisa aitortuta badaude.
Bestalde, Zerga harmonizazioari buruzko Legegintzako Foru Dekretuak Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zergatik salbuetsiko ditu, 2021eko hirugarren hiruhilekoan, elektrizitatea ekoizten duten eta sistema elektrikoan sartzen duten instalazioak.
Horren bitartez, handizkako merkatuan gas naturalaren prezioaren eta CO2 isurpenen eskubideen bilakaeraren ondorioz elektrizitatearen prezioa zehazten duten enpresak jasaten ari diren kostu handiak konpentsatu nahi dira. Era horretan, prezio lehiakorragoak eskaini ahal izango dituzte berriro, kontsumitzaileentzat mesedegarriagoak izango direnak.
Beraz, Zerga harmonizazioari buruzko Legegintzako Foru Dekretuarekin, Estatuan BEZaren eta Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren Balioaren gaineko Zergaren inguruan indarrean diren arau substantibo eta formal berberak aplikatuko dira Foru Komunitatean. Dekretua Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.