2021ko uztailaren 13a

Hezkuntza Departamentuak 2022/23 ikasturtean atzerrian 234 prestakuntza-egonaldi egiteko laguntzen deialdia aurkeztu du

Erasmus + programaren barruan, ikastetxe publikoetako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zein Diseinuko irakaskuntzetako  ikasleei, irakasleei eta langileei zuzenduta dago

Hezkuntza Departamentuak laguntza-deialdi bat aurkeztuko duela iragarri du, 2022/2023 ikasturtean Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako eta Arte Plastiko zein  Diseinuko irakaskuntzetako ikasleek, irakasleek eta langileek Europar Batasuneko herrialdeetan 234 prestakuntza-egonaldi egin ditzaten.

Erasmus + programari dagokion deialdi hau, Lanbide Heziketako Erdi Mailako hala nola Goi Mailako zikloetako irakasle zein ikasleentzako da. Erdi Mailako ikasleentzat 3 hilabeteko iraupeneko 65 egonaldi aurreikusten dira; eta 2 asteko 50. Goi Mailako ikasleentzat aldiz, 3 hilabeteko 75 egonaldi eskaintzen dira. Erdi Mailako LH-ko irakasleentzat eta pertsonalarentzat 1 eta 6 aste arteko iraupeneko 42 egonaldi eta Goi Mailako irakasleentzat eta pertsonalarentzat berriz, aste beteko iraupeneko 2 egonaldi.

Laguntzak Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak SEPIE-ri (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua) LH-ko ikasle eta irakasle parte hartzaileen enpresetako egonaldietatik eratortzen diren garraio, ostatu eta mantenu kostuen hein bat diruz laguntzeko aurkeztu ohi dizkion mugikortasun proiektuetan inskribatzen dira.

Hiru modalitate

Hiru egonaldi modalitate existitzen dira zeinetarako LH-ko ikasleek laguntza eskatu ahal duten, kasu bietan azaroak 8 eta abenduak 10 artean:

- A Modalitatea: Erdi Mailako eta Goi Mailako ikasleengana zuzentzen da, 13 edo 14 asteko iraupenarekin, zein Lanbide Heziketako Zerbitzutik kudeatuko diren. Interesa duten pertsonek bere eskaria aurkeztu dezakete ondorengo formulario elektronikoaren bitartez.

- B Modalitatea: esklusiboki Erdi Mailako ikasleengana zuzentzen da, 2 edo 3 asteko iraupenarekin; aurretiaz, Lanbide Heziketako zentro batetik proposamen bat egingo da. Modalitate honetan interesa duten ikasleen kasuan, bere LH-ko zentroak partaide-zerrenda bat emango die, Departamentuak helarazi duen instantzia betetzea eskatuz.

C Modalitatea: Esklusiboki Goi Mailarako. Graduondoko modura iraupen luzeko (6 eta 9 hilabete artean) egonaldiak egin ahal izateko aukera kontenplatzen da. Partaideak bere Lan-Prestakuntza Nafarroako enpresa batean garatuko luke eta jarraian, praktikak 6 eta 9 hilabete artean luzatuko lituzke, enpresa horrek atzerrian duen filial batean.

Interesa duten ikasleek, A eta C Modalitatetakoek, euren eskaria aurkeztu ahal izango dute formulario elektroniko baten bitartez.

Bigarren egonaldi motarako (B Modalitatea), LH-ko zentroak partaide-zerrenda bat emango du eta haiei eskatuko die Hezkuntza Departamentuak helaraziko duen instantzia betetzeko.

LH-ko irakasleek eta pertsonalak ere bi modalitate aukeran dituzte, kontuan hartuta bere adskripzioa: Erdi edo Goi Maila. Maila bietan prestakuntza ematen badu modalitatetako edozeinetan sartu ahal da. Interesa dutenek eskaria bere ikastetxean aurkeztu beharko dute azaroaren 2tik abenduaren 15era bitartean, deialdian eranskin modura datorren formatuan, baita Europass aplikazioaren bitartez tramitatuko den Europass Curriculum Vitaea ere, beste dokumentuen artean.