Descárgate la app
Herri- Lanek 600.000 euroren truke lizitatu ditu Olaben, Burutainen eta Arraitzeko bentan N-121-A errepidean hiru saihesbide eraikitzeko proiektuak
2021ko uztailaren 12a
Herri-Lanek 600.000 euroren truke lizitatu dituzte Olaben, Burutainen eta Arraitzeko bentan N-121-A errepidean hiru saihesbide eraikitzeko proiektuak
Lurralde Kohesiorako Departamentuak , Herri- Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 600.000 euroko lizitazioa egin du Olaben, Burutainen eta Arraitzeko Bentetan N-121-A errepidean hiru saihesbide eraikitzeko proiektuak idazteko. Etorkizuneko saihesbide horiei esker, hirigunetik igarotzen den trafikoa hiru herri horietatik urrundu ahal izango da.
Saihesbideek bi errei izango dituzte noranzko bakoitzean, barruko erreia 3,25 metroko zabalerakoa izango da eta kanpokoa 3,50 metrokoa. Halaber, 2 metroko erdibitzaile bat egitea aurreikusten da, hesi metalikoarekin. Bazterbideak 1,50 metrokoak izango dira.
Proiektu horietan definituko dira saihesbideak egiteko eta, ondoren, bidearen alboko zatiekin konektatzeko beharrezkoak diren obrak. Horretarako, hiru sortatan zatitutako kontratua lizitatu da, herri bakoitzeko eraikuntza-proiektuarekin.
Saihesbideen kokapena
Eraikuntza-proiektuetan abiapuntu gisa hartuko diren bideak aurretik egindako ordezko azterketetan hautatutakoak izango dira.
Olabeko saihesbideak, inguruneko topografia medio, 2 km inguruko luzera izango du, eta herriaren mendebaldetik igaroko da, Olaitzeko herriaren eta hirigunearen eta Olabeko zerbitzuen zonaren artean.
Burutaini dagokionean, saihesbideak 1,5 kilometro inguruko luzera izango du, eta egungo bidearen mendebaldean egingo da.
Arraitzeko Bentetako saihesbidea hirigunearen mendebaldetik igaroko da. Hirugarren lote honetan, Belateko eta Almandozeko loturak aldatuko dira, zeharkako atal bat egiteko, N-121-A errepidearen enborrean, noranzko bakoitzeko bi erreirekin eta 2 m-ko erdibitzailearekin eta abiadura-aldatzeko errei eta guzti, bidearen araudian adierazitako luzeren arabera.