2021ko uztailaren 7a

Astor Piazzolaren tangoaren omenaldiarekin hasiko du Kultur programak bere ibilbidea aste honetan Valtierran

Trío Sensory, Broken Brothers Brass Band eta Superacid taldeek osatuko dute egitaraua Uxue, Jaitz eta Mendigorrian
Deskargatu irudia Irudi galeria

Astor Piazzola konpositore argentinar ospetsuaren tangoari egindako omenaldi batek Valtierrako Itxaropenaren parkea beteko du ostegunean, uztailak 8, 20:00etan, Kultur 2021 programa musikal eta eszenikoaren baitan. Ostiralean, ordu berean, Trío Sensory taldeak soinu latinoamerikarrak hurbilduko ditu Uxueko Leonor Andrearen plazara.

 

Amaitzeko, larunbatean, uztailak 10, 20:00etan, Broken Brothers Brass Band-ek New Orleanseko kale erritmo ezberdinak sortuko ditu Jaitzeko pilotaleku estalian, eta Superacid taldeak funk-diskoz betetako energia eskainiko du Mendigorriako eskoletako jolastokian, 21:00etan. Gogoratu behar da abuztuaren 31ra arte ikusgai dagoela Gua-Mia-Bu-ren margo digitalezko erakusketa Bertizko Jaurerriaren jauregian.

 

Aste honetako musika eta eszena programazioa ostegunean, uztailak 8, hasiko da, 20:00etan, Valtierrako La Esperanza parkean. Publiko ezberdinentzako ikuskizuna izango da, eta Astor Piazzola (1921-1992) omenduko da, artista argentinarra eta munduko tango konpositore garrantzitsuenetako bat. Piazzollaren musika ondorengo artistek berrirudikatuko dute: Carmen Larraz (dantza), Anna Radomska (biolina), David Johnstone (biolontxeloa) eta Xabier Olazabal (akordeoia).

 

Hurrengo egunean, uztailaren 9an, ostirala, Kultur 2021a Uxuen lehorreratuko da, Trío Sensory-ren kontzertu batekin, Leonor andrearen plazan 20:00etan. Aurora Vives eta Begoña Martinezek (Iruñeko Pablo Sarasate kontserbatorio profesionaleko saxofoi eta klarinete irakasleak) eta Marina Sierrak (Tuterako Fernando Remacha eskola-kontserbatorioko irakasle eta errepertorista) osatzen dute taldea. Bere helburu nagusia errepertorio latinoamerikarraren zati bat publikoari hurbiltzea da, besteak beste, Paquito d'Rivera, Héctor Villalobos eta Astor Piazzola musikagileen lanekin. Jardunaldia osatuko da visita gidatu batekin Santa Maria elizara, 18:30ean, gutxienez lau laguneko taldeentzat.

 

Azkenik, larunbatean, uztailak 10, Jaitz eta Mendigorriaren txanda izango da. Jaitzeko pilotaleku estaliak eskainiko ditu, 20:00etan, Broken Brothers Brass Band taldearen jazz garaikidea, groove dantzagarria, kaleetako bizitza islatzen duten talde kantak, rap doinuak eta inprobisazio kolektiboa. Broken 2006an sortu zen, Iruñan, eta atzo eta gaurko New Orleanseko kale-taldeen soinua dakar (Hot 8 Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth, etab.). Kontzertua hasi baino pixka bat lehenago, 18:00etan, Girones gatzategi ekologikoetara bisita gidatuaz gozatzeko aukera izango da, gatz dastaketarekin, oliba olioa eta ogi ekologikoarekin.

 

Azkenik, Superacid taldeak publikoa dantzan jarriko du 21:00etan Mendigorriako eskoletako patioan. 2017an sortu zen taldea, eta adin guztientzako eszena nahasi eta dinamikoa eskaintzen du. Diego, Pablo, Xabier, Héctor eta Enekoren zuzeneko zorrotzak soinu azido berezia du, funkean eta diskoan oinarritua. Nahasi eta fusionatzen ditu ska, rock, Balkan eta Reggae arrastoak, taldekideen eraginak eta musikarekiko pasio zintzoak eraginda. Superacidek irabazi ditu Akelarre Kultur Elkartearen eta Arrosadia/Azpilagañaren musika lehiaketak. Kontzertuaren egunaren goizean Andelos hiri erromatarrera bisita gidatua egingo da 10:00etan.