Descárgate la app
Osasun Departamentuak txertaketa 18-29 urtekoen taldera irekiko du pixkanaka, eta baheketa espezifikoak aktibatuko ditu gazteen arteko kutsatzeak medio intzidentzia handitzeagatik
2021ko uztailaren 2a
Osasun Departamentuak txertaketa 18-29 urtekoen taldera irekiko du pixkanaka, eta baheketa espezifikoak aktibatuko ditu gazteen arteko kutsatzeak medio intzidentzia handitzeagatik
Saloun oporretan izan ondoren etxera itzultzen ari diren taldeei deia egin die gaur arratsaldetik bertatik hasi eta probak egiteko autobus-geltokian eta Foremen, Iruñean, eta Sofia Erregina Ospitalean, Tuteran
Osasun Departamentuak jada abian jarri du COVID-19aren aurkako txertoa hartzeko hitzordua 18 eta 29 urtekoen artean pixkanaka-pixkanaka, eta hasierako plangintzaren aurretik, hilaren amaiera aldera txertatzea aurreikusten baitzen. Modu horretan, gazteen kolektiboen inmunizazioa bizkortu nahi da, kutsatzeak nabarmen igotzen ari dira-eta. Horrez gain, baheketa espezifikoak jarriko ditu abian aisiarekin loturiko zonetan izan eta itzuli diren taldeentzat; esate baterako, Saloun (Tarragona) izan direnentzat.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).