2021ko uztailaren 2a

Nafarroak Estatuko Administrazioarekin lankidetza bultzatuko du herritarrei arreta euskaraz ematea bermatuko duten neurriak garatzeko

Hala adierazi dio Ollo kontseilariak Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Estatu idazkariari, hizkuntza propioak dituzten erkidegoekin egindako bilera batean, eta Nafarroak NANaren euskarazko edizioa gaitzea eskatu du  

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak Victor Francos Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Estatu idazkariari jakinarazi dio Nafarroak prest duela Hizkuntzen Europako Gutuna aplikatzen laguntzeko, lankidetza horrek bai Estatuko Administrazioak bai Nafarroako Gobernuak herritarrei euskaraz ematen zaien arreta hobetzen lagunduko duelako.

Ollok esku hartu zuen ostegunean, Estatuko idazkariak atzo antolatu zuen topaketan; bertan esku hartu zuten hizkuntza ofizialak dituzten komunitate guztiek eta hizkuntza minoriotarako babes neurriak dituzten komunitateek.

Bilera honen esparruan, kontseilariak adierazi du Autonomia Komunitateen eta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Ministerioaren artean lankidetza bizirik mantentzeko jarraipenaren garrantzia, dagoeneko hainbat gaietan garatzen den lankidetza izanik. Adibide modura, aipatu zuen dagoeneko badagoela aukera Estatuko Administrazioak Euskarabidearen euskerako ikastarotan parte hartu dezan.

Era berean, Ollo kontseilariak adierazi zuen beharra Espainiako Gobernuari eskatzeko Nafarroan bertakoek Agiri Nazionala euskeraz eskuratzeko aukera bermatuta izatea; eskaera hau dagoeneko helarazi zitzaion maiatza amaieran Nafarroan Espainiako Gobernuaren Ordezkaria denari.

Bestalde, azpimarratu egin du Europako Kontseiluak Estatuari Eskualdeko Hizkuntzen Europako Gutunaren azken ebaluaketan adierazitako gomendioak aplikatzearen garrantzia. Europako Kontseiluak Botere Judizialaren Lege Organikoa aldatzeko beharra planteatzen du prozesu judizialetan euskeraren erabilera bermatzeko, alderdietako batek eskatzen duenean, hala nola neurriak hartzeko euskeraren erabilera bermatuko bada Foru Komunitateko Estatuaren administrazioan.

Bere aldetik, Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Estatuko idazkariak jakinarazi zien hizkuntza politikako arduradunei Estatuko Administrazio Orokorreko Hizkuntza Ofizialen Kontseiluak, zeinetan ministerio guztiak barne hartzen diren, 2020ko abenduaren 29an gomendio sorta bat ontzat eman zuela, bermatzen duena herritarren eskubidea informazioa eskuratzeko eta Estatuko Administrazio Orokorrarekin hizkuntza ofizialak erabiltzeko.

Bilera horretara gonbidatu ziren lehen aldiz partaide izatera komunitatetako hizkuntza politikaren pertsona arduradunak. Gomendio hauen  helburua da Estatuko obligazioak biltzea eta sistematizatzea, lurralde osoan zerbitzua ematen duten estatuko zerbitzu zentraletako langile publikoak sentsibilizatzea, ministeriotan hizkuntzen unitateak garatzea, enplegatu publikoen prestakuntza sustatzea, dokumentuen gordailua eguneratzea, informazioa webgunetako hizkuntza ofizialetan hedatzea eta garatzen diren neurriak ebaluatu ahal izateko adierazle sistema bat ezartzea.

Azkenik, Estatuko idazkariak jakinarazi du aurreikusita dagoela urtea amaitu aurretik komunitatetako hizkuntza politikako arduradunekin saio baten bitartez gauzatuko den lankidetzari jarraipena ematea, parte hartzeko gonbitea luzatuz abendu amaieran Estatuko Administrazio Orokorrean ospatuko den Hizkuntza Ofizialen Kontseiluaren bileran.