Descárgate la app
Espetxean dauden patologia psikiatrikoak hobeto artatzeko lanean ari da Nafarroa, berrerortzea murrizteko
2021ko uztailaren 2a
Espetxean dauden patologia psikiatrikoak hobeto artatzeko lanean ari da Nafarroa, berrerortzea murrizteko
Justizia Zuzendaritza Nagusiak adituekin arlo horretan eragiteko lan-saio bat egin du, espetxe-osasuna onartu berri baita
Eduardos Santos kontseilaria "Focus group"-eko buru da.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Espainiako espetxe-sistemak gaur egun duen arazo handienetako bat buru-gaixotasuna duten eta askatasunaz gabetzeko zigorrak eta segurtasun-neurriak betetzen dituzten pertsonen kopuru handia da. Espetxeetako osasun-eskumenak bere gain hartu berri dituen esparruan, Zigor Betearazpeneko eta Justizia Leheneratzaileko Nafarroako Zerbitzuaren helburuetako bat eragile juridiko eta sanitarioen arteko harremana koordinatzea izan da, patologia psikiatrikoak zaintzeak gaixotasunaren ondorioz delituak egin dituzten pertsonen berrerortzea murrizten lagundu dezan.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)