Descárgate la app
38 suhiltzailek oinarrizko sartze-ikastaroa amaitu dute eta Azkoien, Zangoza, Lodosa, Nabaskoze eta Auritzeko parkeetan sartu dira
2021ko uztailaren 2a
38 suhiltzailek oinarrizko sartze-ikastaroa amaitu dute eta Azkoien, Zangoza, Lodosa, Nabaskoze eta Auritzeko parkeetan sartu dira
Ostiral honetan 38 suhiltzaile berrik osatu dute Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskola, eta hurrengo egunetanAzkoien, Zangoza, Lodosa, Nabaskoze, Auritzeko parkeetan eta Nafarroa guztiari zerbitzua ematen dion Esku-hartze Operatiboko Atalean sartuko dira.
38 izangaiek, azaroan prestatzen hasi zirenek, guztira 1.263 eskola ordu jaso dituzte, 809 praktikakoak. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskola oinarri hartuta, praktika saioak garatu dituzte Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko instalaziotan, Nafarroako Zirkuituaren kanpoaldean hala nola Tafallako EROM edo SEGANOSA (Pontevedra) bezalako beste zentro batzuetan.
Zehazki, prestakuntzak gaikako 10 modulu banatu ditu nozioak emanez arreta eta larrialdi sanitarioak, tresna operatiboak; suteen eta baso-suteen prebentzioa eta itzaltzea; bilaketak, salbamendua eta erreskatea, postuko praktikak arloetan eta lana dagokion moduan garatzeko jarrera egokia lantzeko azken unitate bat.
Bokazioa eta prestakuntza
Lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza, Berdintasuna eta Funtzio Publiko eta Barnekoaren kontseilaria den Javier Remirez klausura ekitaldian buru izan da eta bere esku hartzean azpimarratu du prestakuntzaren garrantzia: “Lan guztietan, baina bereziki suhiltzaile baten kasuan; trebakuntza, prestakuntza egokia eta halaber abilezia funtsezkoak dira aurrerantzean ardurapean hartzen duzuen erronka arrakastaz eta bermeekin garatzeko, zeren sarritan, segundoen araberako erabakiak hartu beharko dira. Bizitzak salbatzeko balioko duten erabakiak”. Horregatik, Remirezek azpimarratu du zeinen baliotsua den “jaso duzuen prestakuntza bikaina, denboraren joanarekin metatuz joango zareten esperientziarekin aberastuko dena”.
Remirezek goraipatu egin du 38 suhiltzaile berrien zerbitzu publikorako bere bokazioa: “urrats hau eman duzue bokazio batetik abiatuta, baina aldi berean erantzukizun eta konpromiso maila handiarekin, kontziente izanik zer eskatzen duen larrialdiaren lehenengo lerroan kokatzen den zerbitzu bat emateak. Lehen mailako zerbitzari publikoak bihurtzen zarete”, esan du.
Remirez kontseilariak halaber azpimarratu nahi izan du Suhiltzaileen Zerbitzuak azken hilabetetan garatutako lan bikaina, “zerbitzu hau, garai pandemiko zail honetan diligentzia bikainaz eman da eta bere baitan dituen gizon-emakume guztiek egoerak eskatzen zuen maila erakutsi dute, bere onenak emanez, larrialdi sanitarioaren edota ohiko jardueraren eskakizunak artatzeko orduan”.
Kontseilariak halaber gogora ekarri nahi izan du Exekutiboaren babesa bai zerbitzuaren hobekuntza materialetan, garatutako obrekin, eta bai plantillaren errefortzuan: “OPES-en plan bat betetzeko gure nahia zeinekin konprometitu garen legegintzaren amaieran guztira 127 suhiltzailerentzako plaza osatu ahal izateko bidea emango digulakoan. Aurten eskuartean dugu 37 plazako deialdi bat zeinetara 1.000 pertsona baino gehiago aurkeztu diren eta proba horiek irailetik aurrera abian jartzea aurreikusten da”, arbuiatu du.