2021ko uztailaren 2a

“Botila Ederra”, artea, gizarteratzea eta hondakinen prebentzioa batzen dituen instalazio artistikoa

“Pilar Gogorcena” eguneko zentroak plastikozko 1.300 botilarekin egin du, eta gaurtik aurrera Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan egongo da
Itziar Gomez y Alicia Otaegui,  en el centro, junto a representantes del 
equipo del Centro de Dia Pilar Gogorcena y de Desarrollo Rural y Medio 
Ambiente junto a la instalación artística en la planta baja de la sede del 
Departamento
Itziar Gomez y Alicia Otaegui,  en el centro, junto a representantes del equipo del Centro de Dia Pilar Gogorcena y de Desarrollo Rural y Medio Ambiente junto a la instalación artística en la planta baja de la sede del Departamento  Deskargatu irudia Irudi galeria

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egoitzan “Botila Ederra” instalazio artistikoa jarrita egongo da gaurtik aurrera. Horretarako, plastikozko 1.300 ur-botila erabili ditu Nafarroako Gobernuko “Pilar Gogorcena” eguneko zentroko taldeak, Alicia Otaeguiren zuzendaritzapean. Besteak beste, artea, gizarteratzea eta hondakinen prebentzioa eta berrerabiltzea batzen ditu

Aurkezpen-ekitaldian, Itziar Gomez kontseilariak artelanaren edukia laburbildu du. Helburua da plastikoa murriztearen eta horren erabilera arduratsuaren inguruan herritarrak sentsibilizatzea eta hondakinak behar bezala kudeatzeak duen garrantziaz jabetzea. “Plastikozko ur-botilen kontsumoa murrizten eta iturriko urarekin ordezkatzen hasita geunden eta emaitza onak lortu genituen COVID-19aren pandemiaren aurretik”, adierazi du, baina “zoritxarrez, osasun-krisiak erabilera bakarreko ontziak berriro erabiltzera eta plastikozko ur-botilak ugaritzera eraman gaitu, nahiz eta murrizketa erritmo onean hasi izan, eta orain horretan lanean jarraitu behar dugu”.

“Departamentuan instalazioa jarrita –gaineratu du kontseilariak- zentroak egindako lanari ere ikusgarritasuna eman nahi diogu. Elkartzeko leku horretan gogor egiten dute lan parte-hartzaileen gaitasunak indartzeko nahiz ingurumenaren aurrean egiten duten ekarpena nabarmentzeko, hondakinekin artea eginaz”.

Bestalde, Alicia Otaeguik sortutako eta dinamizatutako proiektuaren inguruko xehetasunak azaldu ditu. Zentroan garatu dute bi urtez, asteartetako goizetako tailerrean, bi orduko saioetan, eta desgaitasun intelektualeko 45 pertsonak parte hartu dute, zentroaren erabiltzaileak direnak, “familien baldintzarik gabeko laguntzarekin”.

Besteak beste, materiala hautatu dute (litxarrerien bilgarriak), zatitu eta ebaki dute, botilen barruan sartu dute, eta zanpatu eta tapoiaren bidez sokarekin lotu dute. Horrela, sormena ez ezik, gaitasun kognitiboak eta mugimendu-trebetasun ezberdinak ere garatu dituzte, aldi berean materialak berrerabiltzea eta kontzientzia ekologikoa sustatuta.

Instalazioa Departamentuan jarrita, gehitu du kontseilariak, “baita ere ikusgarritasuna eman nahi diogu zentroak egindako lanari; izan ere, bertan gogor egiten dute lan parte-hartzaileen gaitasunak indartzeko”.

Nafarroako Gobernuaren “Pilar Gogorcena” eguneko zentroa Iruñeko Etxabakoitz auzoaren eta Barañainen artean aurkitzen da, eta 20 eta 60 urte arteko 45 pertsona heldu biltzen dira bertan; Adriana Gonzalez zuzendariak azpimarratu duenez, “gaitasun ezberdinetako pertsonen talde bat da, eta material, teknika eta hizkuntza ezberdinekin esperimentatzeko nahiz eskuzko trebetasunak garatzeko jarrera oso ona agertzen dute”.