Martzilla, Gares eta Fitero, Kultur programaren hurrengo helmugak asteburu honetan

Uztailaren 2an, ostirala, 18:00etan, Bertizko Jaurerrian Gua-Mia-Bu-ren ‘Azken eguzkilorea' erakusketaren inaugurazioa ospatuko da

2021ko uztailaren 1a
Demode Producciones.
camera_alt Demode Producciones.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Kultur 2021 programa musikal eta eszenikoak Martzilla, Gares eta Fitero bisitatuko ditu asteburu honetan, piano-jazz, folk eta historiako artista handien bertsioak ekarriz. Emanaldiak ostiralean hasiko dira Martzillan, The Eclectic Celtic Band taldearekin. Hurrengo egunean Garesen jarraituko dute, Demodé Producciones-en Incorrectas kontzertuarekin, eta Fiteron, Carlos Arriezu pianista eta konpositorearen Baztan lanarekin. Ekitaldiak Kultura eta Kirol Departamentuak antolatzen ditu, Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean.

Asteburua ostiralean hasiko da, 21:00etan, Martzillako gazteluko patioan, The Eclectic Celtic Band (ECB) folk taldearekin. Bere izaera eklektikoa eta errepertorio zabalak (nagusiki zeltairlandarra) pieza zaharrak, bertsio modernoak eta konposizio propioak ditu. 2014an hasi zenetik, taldeak ibilbide luzea egin du eszenatoki handietan, hala nola Donostiako Aste Nagusian, Iruñeko Zentral kafetegian edo Aitzina Folk jaialdian. Kontzertuaren aurretik, interesatuek bisita gidatua egin ahal izango dute gaztelura 20:00etan.

Gares eta Fitero, larunbatean

Larunbatean, 21:00etan, Garesko Julian Mena plazan, Demodé Producciones-en Incorrectas, Joli Pascualena (gitarra eta ahotsa), Leire Celestino (pianoa) eta Paula Azconaren (txeloa) kontzertu eszenikoa ospatuko da. Eszenaratzea eta testuak Patxi Barcorenak dira; zuzendaritza musikala, Joli Pascualena; eta gitarra, txelo eta pianorako moldaketak, Gorka Pastor musikagilearenak. Hiru interpreteek hiru instrumentu horien soinura hurbiltzen dituzte musikaren historiara pasa diren hainbat abeslari eta egileen abestiak: Janis Joplin, Chavela Vargas, María Callas, Dolly Parton eta Nina Simone, besteak beste. Ekitaldiaren osagarri gisa, Juntando Caminos bisita gidatua egingo da, 17:30ean, turismo bulegoan.

Fiteroko monasterioko klaustroan, larunbatean 21:00etan, ikuslegoak Baztanera bidaiatu ahal izango du, Carlos Arriezu piano-jotzaile eta konpositorearen izen bereko obraren bidez. Lana bere amari eskainia da, haran horretan bizi izan zena 25 urtez. "Karga emozional handiko lana da eta, hartara, menderen mendeko elezahar eta alegiak transmititu nahi izan ditu, entzuleen belarrietara xuxurlatuko balira bezala", azaldu dute antolatzaileek.

Artista San Adrian jaioterriaren eta Madrilen artean bizi da, eta Pablo Sarasate Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan Musika, Piano-Jazz Espezialitatean lizentziaduna da. Kuba eta Ingalaterra bezalako leku ezberdinetan osatu du bere heziketa eta Smooth Jazz Caraband taldearen sortzailea eta alma materra da. Ikuskizunaren egun berean, Fiteron ibilaldi gidatua egingo da, 9:00etan udalerriko turismo-bulegoan. Bi ordu eta erdiko iraupena izango du, eta taldeak lau lagunez osatuko dira gutxienez.

‘Azken eguzkilorea’

Kultur 2021en esparruan, Bertiz Jaurerriko jauregiko lorategi botanikoak eta erakusketa-aretoak Gua-Mia-Bu-ren Azken eguzkilorea margo digitalaren erakusketa hartuko du uztailaren 1etik abuztuaren 31ra. Inaugurazioa leku berean izango da, uztailaren 2an, 18:00etan, Oberena dantza taldearen emanaldiarekin.

Azken eguzkilorea ipuin ilustratua da, Malerrekako ondare-elementuak, gure mendi, lanbidek eta tradizioetakoak, nabarmentzen dituena, eta ibilbide bat sortzen du hona bidaiatzen dutenek Nafarroako iparraldeko herriez goza dezaten. Bisitaria kontakizunaren sortze prozesuaren parte izango da: pertsonaiak eta koloreak sortzearen intentzioa; janzkeraren eta haren inguruneen zergatia; naturaren eta dantzaren arteko lotura; etab. Erakusketa hau liburuaren jaiotzaren aurrekoa da, iragarri egiten du eta, azkenik, bere ibilbidean laguntzen dio.