2021ko uztailaren 1a

Datorren astelehenean, hilak 5, bukatuko da osasun-proiektuetarako HEALTH azeleragailurako hautagaitzak aurkezteko epea, eta onenak 8.000 euroko saria jasoko du

Esparru horretan negozio ideia berri bat edo merkaturatze fasean dagoen enpresa bat duten pertsona guztientzat zuzenduta dago 

Datorren astelehenean, uztailaren 5ean, bukatuko da HEALTH azeleragailurako hautagaitzak aurkezteko epea. Azeleragailu hori Nafarroako Gobernuak sustatu du, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroaren (CEIN) bidez. Ekimen honek osasunaren sektorean proiektuak dituzten pertsona ekintzaileei lagunduko die enpresa gisa sortu arte, bai eta merkatuan gehienez ere urtebete daramaten ekimenei ere. Gainera, azelerazio prozesuaren ondoren parte hartu duen proiektu onenari 8.000 euroko saria emango zaio.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).