Descárgate la app
Chivite Lehendakaria eta Zapatero presidentea bat datoz pandemiatik ateratzeko berrikuntza, iraunkortasuna eta kohesioa oinarritzat hartu behar direla, eta elkarrizketa gizartearen zerbitzurako tresna dela
2021ko uztailaren 1a

Biek bilera izan dute Nafarroako Jauregian
Chivite Lehendakaria eta Zapatero lehendakaria, Nafarroako Jauregiaren bulegoan.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak eta Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak bat egin dute esatean pandemiatik irteteko gizarte- eta lurralde-kohesioa, berrikuntza eredutzat, digitalizazioa, jasangarritasuna eta elkarrizketa erabili behar direla gizartearen zerbitzurako tresna gisa.
Biek Nafarroako Jauregian bilera egin dute, eta, bertan, gaurkotasuneko gaiak errepasatu dituzte, eta pandemiaren irteeraren inguruko une sozial eta ekonomikoa aztertu dute. Gainera, aurten susperraldia hasiko da eta herrialdearen garapenerako eta oparotasunerako une erabakigarria izango dela azpimarratu dute.