2021ko ekainaren 30a

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk

Tuterarako jabetza-erregistratzaile baten izendapena. Aranaratxeko eta Larraonako lurren desafektazioa

Tuterako jabetza-erregistratzaile baten izendapena

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onartu du gaurko bilkuran, Blanca Paloma Herrera Martinez del Campo Tuterako 2 zenbakiko Jabetza Erregistroko titular izendatzeko.

Aranaratxeko eta Larraonako lursailen desafektazioa, linea elektrikoa berritzeko

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bi erabaki hartu ditu Aranaratxeko eta Larraonako herri-lurren desafektazioak onartzeko, Aranarache-Larraona zatian "Zudaire-Larraona" linea elektrikoa berritzeko.

Zehazki, Aranarachen 1. poligonoan dauden 142 m2 dira, eta Larraonan 2. poligonoko 720 m2.