Descárgate la app
Lurralde kohesioak araztegi bat eraikiko du Zuaztoin (Baztan)
2021ko ekainaren 30a
Lurralde kohesioak araztegi bat eraikiko du Zuaztoin (Azpilkueta, Baztan)
Lurralde Kohesiorako Departamentuak araztegi bat eraikiko du Zuaztoin (Azpilkueta, Baztan). Aldez aurreko urrats gisa, Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran, eta, horren bidez, premiazko deklaratzen du, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, lanari lotutako ondasun eta eskubideen okupazioa.
Proiektuak araztegi bat eta hustubideak izango ditu, erabat saneatutako urak husteko. Horretarako, NILSA enpresa publikoak, departamentuari atxikia eta Nafarroako uren arazketaren arduraduna, proiektua idatziko du, 2022ko lehen seihilekoan aurkeztu ahal izateko.
Zuaztoik 51 biztanle ditu, eta ez du hobi septikorik; aitzitik, baserrietako isurketa urriak errekasto edo belardietara askatzen dira. Baztango Udalak estolderiaren udal sareak berritzea sustatu du, beraz, instalazioa eraikitzen denean, sare berri horietara konektatuko da.
Karga organikoko isurketak bakarrik daudenez eta industria-jarduerarik ez dagoenez, instalazio txiki batean lan egingo da. Hura kokatzeko egokientzat jo diren lursailak Zurruzteko Errekaren eskuineko ertzean daude, burualdetik 2,5 km ingurura. Araztegitik erabat garbi ateratzen den isuria isurtzen den lekutik 200 metro igarotzen dira Baztan ibaiaren adarra den Araneko Errekarekin bat egiten duen lekuraino.