Gobernuak Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Operatiboa onartu du 2021erako

Arlo horretan 23 aldaketa egin dira, 85 neurri barne
2021ko ekainaren 30a

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 2021erako Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Operatiboa onartzeko akordioa hartu du, eta 23 aldaketa egin ditu arlo horretan, 85 neurri barne.

Azpimarratzekoa da azken hamaika urteetan ez zela gai horretan jarduteko planik onartu.

Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legean jasotzen den bezala, helburua irisgarritasun unibertsaleko baldintzak ezartzea da, aukera-berdintasuna, autonomia pertsonala sustatzea, komunitate-inkluisoa eta bide independentean pertsona guztiak eta, bereziki, ezgaitasuna duten pertsonak sartzea bermatzeko.

Neurri horiek eragina dute foru lege horren hainbat ataleta, hala nola, erabilera publikoko eraikinetan, garraioko irisgarritasun-baldintzetan, web guneetarako eta gailu mugikorretarako aplikazioetarako irisgarritasunean, zerbitzu publikoen prestakuntzan, prestakuntza orokorrean, komunikazioan eta informazioan, politiken diseinuan, hezkuntzako eraikin publikoetarako sarbidean, erabilera publikoko naturguneen erabileran, aparkalekuetarako irisgarritasunean, zerbitzu eta produktuetarako irisgarritasunean eta urbanizazio-elementuetan.

10.682.635 euroko aurrekontuarekin, Foru Exekutiboa osatzen duten departamenduetako 17 zuzendaritza nagusirenedo gerentizen neurriak jasotzen ditu dokumentuak.