Nafarroak Berdintasun Plan berria izango du urte amaierarako

Maria Chivite Lehendakariak Plan honen aurrerapenak ezagutu ditu gaur, Berdintasunerako Sailarteko Batzordean eta plan horrek Gobernuaren 2027ra arteko jarduera-ildoak zehaztuko ditu
2021ko ekainaren 29a
Nafarroako Jauregian gaur egindako Berdintasunerako Sailarteko Batzordearen bilera.
camera_alt Nafarroako Jauregian gaur egindako Berdintasunerako Sailarteko Batzordearen bilera.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Urte amaieran 2022-2027 Berdintasunerako Plan Estrategikoa prest izatea espero du Nafarroako Gobernuak eta Berdintasunerako Sailarteko Batzordeak, gaur, Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria buru zela, planaren prestaketan egindako aurrerapenen berri eman du. Plana une honetan  berdintasunaren arloan funtsezkoak diren hainbat kolektiborekin egiaztatzen ari dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).