2021ko ekainaren 28a

WIT talentu ikertzailea erakartzeko programak webgune bat du gaurtik aurrera nazioartean zabaltzeko

Europako programa hau Horizonte 2020ko Marie Sklodowska Curie Ekintzen barruan kokatzen da, ikertzaileen prestakuntzaren bikaintasuna, mugikortasuna eta ibilbide profesionalaren garapena sustatzeko. 

Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiko WIT ikerketa-talentua erakartzeko programak webgune bat du astelehenetik aurrera, nazioartean zabaltzeko. Webgunea, navarra.es atarian txertatua, Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiaren eta doktoretza-tesia Nafarroako Espezializazio Adimenduneko Estrategian (S3) sartutako hiru arloetan egin nahi duten pertsonen arteko harremanetarako erabiliko da. Eremu horietan, Nafarroako unibertsitateek eta I+G+Bko Nafarroako Sistemak nazioarteko kaudimen egiaztatua dute: osasuna, energia eta automozio-mekatronikoa, eta aurrekoen zeharkako laugarren eremu bat, Adimen Artistikoa.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).