2021ko ekainaren 28a

Asteburuan 63 ikasle konfinatuta izan dira

15 ikasgeletako kideak daude bakartuta, %0,43

Asteburuan 63 ikasle konfinatuta izan dira. Horiekin 294 kide bakartuta daude, %0,47. 12 ikastetxetako 15 ikasgeletako ikasleak konfinatuta daude, %0.43.

Asteburuan konfinatutako ikasleak ondorengoak dira: Sarriguren II-ko Joakin Lizarragako Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako 21 ikasle, Iruñeko Paderborn-Víctor Praderako Lehen Hezkuntzako bigarren mailako 21 ikasle eta Iruñeko Doña Mayor-eko Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako 21 ikasle.