2021ko ekainaren 27a

Nafarroak omenaldia egin die berriro Erresuma zaharreko monarkei

Zeremonia gaur eguerdian egin da Leireko Monasterioan foru-erakundeetako ordezkariekin, eta Chivite Lehendakaria izan da horren buru
La Presidenta Chivite, en el momento de depositar la corona de flores ante 
el arca con los restos reales.
La Presidenta Chivite, en el momento de depositar la corona de flores ante el arca con los restos reales.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Foru Komunitateko Lehendakari Maria Chivite izan da lehen aldiz buru Nafarroako Erresuma Zaharreko errege-erreginei egindako omenaldian; ekitaldia gaur eguerdian egin dute foru-erakundeetako ordezkariekin batera Leireko San Salbador Monasterioan

Modu horretan, Foru Aldundiak 1973. urtean hasitako tradizioa berreskuratu du Nafarroak, 2019an eten egin baitzen hauteskundeen ondoren Gobernu-aldaketa egon zelako eta iaz COVID-19aren pandemia medio. Gogoratu behar da monasterio horretan zaintzen direla Nafarroako Erresumaren aitzindari izan zen Iruñeko Erresumako lehen erregeen gorpuzkiak.

Ekitaldi zibila hasteko, segizio ofizialak ibilbide bat egin du Monasterioko barrutian zehar; atezainek lore-koroa eta eskaintzako objektuak eraman dituzte, eta mazolariak eta armen erregea ere joan dira. Haiekin batera, agintariak bildu dira; hau da, Nafarroako Lehendakari Maria Chivite, Parlamentuko lehendakari Unai Hualde eta Foru Gobernuko kontseilariak. Segizioa aurrera zihoan bitartean, Nafarroako Gobernuko Tronpeten eta Tinbalen Bandak Nafarroako Ereserkia jo du, Erresumaren sarrerarako Martxa.

Tenplura sartzean, Monasterioko abade mitraduna den Juan Manuel Apesteguiaren agurra jaso dute agintariek, eta haien lekuak hartu dituzte errege-erreginen panteoiaren aurrean. Ondoren, Eloisa Ramirez historialariak idatzitako testu bat irakurri dute gaztelaniaz eta euskaraz, Nafarroako historian Leirek izandako sinbolismoa azaltzeko, eta errege-erreginei omenaldia egiteko tradizioari buruzko beste testu bat ere irakurri dute.

Jarraian, monarkei eskaintza egin diete hiru foru-erakundeek (Parlamentua, Gobernua eta Lehendakaria). Zehazki, Javier Remirez lehen lehendakariordeak “Ingalaterrako erregeen koroatze, gantzutze eta hileten zeremonialaren Kodexaren” faksimilea eskaini du, eta Parlamentuko presidentea den Unai Hualdek, baita ere, Nafarroako Foru Zaharraren idazketa arkaikoaren (1238) beste faksimile bat Teobaldo I.aren azpian. Amaitzeko, Chivite Lehendakariak lore gorriz osatutako koroa bat utzi du “Nafarroak, bere errege-erreginei” legendarekin. Azkenik, Nafarroako Ereserkia jo dute.

Ekitaldia amaitu eta gero, segizio ofiziala Porta Speciosaren aurreko harmailadian jarri da, eta, ondoren, ibilbidea egiten jarraitu du Ostatuko patiora arte; bertan, Zangozako Rocamador dantza-taldeak Merindadeko dantza tradizionalen ikuskizuna eskaini du.

 

Musika-interbentzioak

 

Ekitaldian, Zangozako Nora abesbatzak, Bruno Jimenezek zuzenduta, eta Jose Luis Echechipia organo-joleak ondorengoak interpretatu dituzte: G. Faureren (1845-1924) In Paradisum (Requiem); Eduardo Torresen (1872-1935) Final; Agur Jaunak, P. Aldaveren (1924-2013) harmonizazioan; eta Nafarroako Ereserkia, Erresumaren sarrerarako Martxa (V. Ruiz López).

Gainera, Monasterioko Monjeen Abesbatzak Lux Eterna (XII. nendea) abestia interpretatu du kantu gregorianoan.

“Rocamador” taldearen emanaldia

 

Rocamador taldeak zortzi dantza-piezako ikuskizuna eskaini du: Ad Reges Navarrae, Nafarroako banderari agurra, horretarako Luis Maria Vitalek sortutako musikarekin; Zortziko, Daniel Piudorena; Izaba eta Uztarrozeko Ttun Ttun; Polka Rocamador; Jaurrietako Axuri Beltza; Buenaventura Iñiguezen Cantarico; Zorrompo eta Zangozako Jota Zaharra.