2021ko ekainaren 22a

Landa Garapenak abeltzaintza estentsiborako plan estrategiko bat egiteko ildoak eta kronograma aurkeztu dizkio sektoreari

Uztailetik aurrera bost lan-taldek gai hauek jorratuko dituzte: ekoizpena, merkaturatzea, osasuna, araudia eta larreak
Abeltzaintza Estentsiboaren Plan Estrategikoaren aurkezpenaren une bat.
Abeltzaintza Estentsiboaren Plan Estrategikoaren aurkezpenaren une bat.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Itziar Gomez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak Nafarroako Abeltzaintza Estentsiborako Plan Estrategikoa datozen hilabeteetan egiteko funtsezko ildoak eta kronograma aurkeztu dizkio gaur abeltzaintza-sektoreari.

Kontseilariaren esanetan, beharrezkoa da “izurria dela eta areagotu den krisi kroniko baten ondorioz kaltetutako ustiapenen bideragarritasuna hobetzea, planifikazio estrategiko solido baten bitartez”. Ondorioz, Itziar Gomezek Plan honen bi helburu nagusiak aipatu ditu zeintzuk diren, alde batetik, “ustiapenen epe ertain eta luzerako bideragarritasun ekonomikoa hobetzea, planifikazio baliabide solidoekin hornitzen lagunduz”; bestetik, “babes neurriak identifikatzea hurrengo PDR-an eta Departamentuan bertan, sektore honen ekonomia eta ingurumen jasangarritasuna bermatzeko”.

Itziar Gomezen esanetan Plana egituratzen da zehazki sei gaikako multzotan (legegintza, ekoizpena, analisi ekonomikoa, larreak, kalitatezko merkatua eta markak eta animalien osasuna), zein bost lan-taldetan aztertuko diren; hortik abiatuta, estrategia eta neurrien ezarpenari ekingo zaio.

Kontseilariak hala nola Nekazaritza eta Abeltzantzako zuzendari nagusiak azaldu dutenez, uztailetik aurrera, departamentuko ordezkariek, teknikariek eta profesionalek osatzen duten bost lan-talde egoeraren analisia eta diagnostikoak egiten hasiko dira Ekoizpena, Komertzializazioa, Animalien Osasuna, Araudia eta Larreak bezalako arlo zehatzetan. Fase hau amaitzean, estrategia lerroak, neurri eta jarduera zehatzak elaboratuko dira, asmoa izanik urte amaieran Plan Estrategikoaren amaiera dokumentua elaboratuta egotea.

Gomezen esanetan garrantzitsua da abeltzaintza estentsiborako Plan honekin kontatzea, delako “funtsezko baliabide bat Nafarroako sektore estrategiko baten egoerari aurre egiteko, ekonomia, gizarte eta ingurumen terminotan, izan ere, kaltetua izan da elikagaien amaiera prezioaren kostu handietan eragina izateko zailtasunagatik, ustiapenen zaharkitzeagatik eta bertako errelebo gabeziagatik, gainera, une giltza batean PAC-a berritzeko plan estrategiko berriaren aurrean”.

Departamentuko eta INTIA enpresa publikori dagozkion langile teknikoez gain, Nafarroako Abeltzaintza Estentsiboaren merkaturatze jardunaldian parte hartu dute nekazaritza arloko erakunde profesionaletako (UAGN, EHNE eta UCAN) ordezkariek, hala nola Nafarroako arrazako ardi-aziendaren erakundetakoek (ARANA), Nafarroako Sasi Ardi ardien hazleen ordezkariek (SASIKO), latxa ardi-aziendaren ordezkariek (ASLANA), piriniotar behi-aziendaren hazleen ordezkariek (ASPINA-CONASPI), Betizuko hazleenak (ASBENA), Burguete arrazako zaldi-aziendarenak (ASCANA), behor nafarren ordezkariek (JACANA), pottokenak (Pottoko Lagun), Akitaniako blonda arrazako ganadu elkartekoek (ABANA) eta Nafarroako Behien kooperatibakoek.

Hurrengo urratsak

Oraindaino, garatutako lanek barne hartzen dute plana egituratzeko zirriborroa elaboratzea, aldez aurreko estatistika txostenak, hasierako proposamenen eta ideien harrera, bere sustapenerako eta dinamizaziorako INTIA-ren enkargua, lan-talde bakoitzaren balizko kideak identifikatzea, hala nola Foru Komunitatean abeltzaintza estentsiboaren inguruko datuak biltzea.

Hemendik aurrera, uztaila eta urria artean, kronogramak aurreikusten du lan-talde ezberdinen deialdiak egitea, baita estrategia lerroak eta neurriak hala nola ekintza zehatzak eta lehenespen proposamena definitzea ere. Urte amaiera arte, azaroan eta abenduan aurreikusita daude proposatutako neurrien kostu-onuraren azterketak, horien analisia eta inplementazioa.