Descárgate la app
Gobernuak eta NUPek landa-erasmus bat sustatu dute, ikasle graduatuek despopulazioak kaltetutako udalerrietan praktikak egin ditzaten
2021ko ekainaren 22a
Gobernuak eta NUPek landa-erasmus bat sustatu dute, ikasle graduatuek despopulazioak kaltetutako udalerrietan praktikak egin ditzaten
El Departamento de Cohesión Territorial, a través de la Dirección General de Administración Local y Despoblación, y la Universidad Pública de Navarra (UPNA) han suscrito un convenio de colaboración con objeto de promover un Erasmus rural para que estudiantes graduados puedan realizar prácticas en municipios afectados por la despoblación.
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute landa-eremuko Erasmus bat sustatzeko, ikasle graduatuek despopulazioak eragindako udalerrietan praktikak egin ditzaten.
Erakunde bien arteko hitzarmenak ahalbidetuko du 30 urtetik beherako 14 gazte graduatuek heziketa integral bat jasotzea NUPeko titulu propioaren bitartez “Espezializazio diploma zeharkako konpetentzia profesionaletan: TalentUpna” eta prestakuntza praktika bat egitea, ikasketarako laguntzarekin kontatuko duena. Egonaldiak, 4 hilabetekoak, “Sustraiak” programaren baitan despopulazioak jasaten dituzten herrietan proiektuak garatzen dituzten entitate publiko edo pribatuetan garatuko dira. Programaren helburua da lurralde oreka berreskuratzea, despopulazioa jasan duten esparruetara giza kapitala iristea bultzatuz bertako ekoizpen, gizarte eta ekonomia ehuna dinamizatzeko eta eremuko gazteak errotu daitezen lortzeko. Era berean, asmoa da gazteei ezagutzera ematea herriak, landa-eremua, murgilketa prozesu baten bitartez, bertan ezartzeko aukera ere planteatu ahal izan dezaten, bere praktikak amaitu ondoren, egokitzat jotzen badute.
Nafarroako Gobernuak programa hau finantzatuko du, diru-laguntza baten bitartez, 60.550 euroko zenbateko maximoarekin. Bestalde, NUPek kontatuko du hitzarmenaren garapenerako Unibertsitatea-Sozietatea Fundazioarekin. Laguntza hau eskatzeko interesa duten ikasleek Unibertsitatea Sozietatea Fundazioaren webgune honetan egin beharko dute, zeinetan argitaratzen joango diren "Sustraiak" proiektuarekin bat egiten duten entitateen eskaintzak.
Jesus Maria Rodriguez Tokiko Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia eta Cristina Bayona Saez NUPeko Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordea arduratu dira hitzarmena izenpetzeaz. Bere esku hartzean, Rodriguezek honakoa azpimarratu du: “despopulazioaren adierazgarrien eta eraginen artean dagoela, erronka demografikoaren harira, biztanleria gaztearen galeraren hedadura eta despopulazio arriskuan dauden udalerrietako biztanleak zahartu izana. Egoera horrek, denboran mantentzen bada, ezinbestean udalerri ugariren erabateko abandonua ekartzen du. Hitzarmen honen bitartez, gure asmoa da gazteak landa-eremura hurbiltzea eta gure herrietara talentua eramatea”.
Bere aldetik, Baionak azpimarratu du “Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko kolaborazio honek bide berriak zabaltzen dituela despopulazio arriskuan dauden udalerrien garapenerako talentu gaztea bitarteko izanik, ikasleei errealitate eta aukera berriak ezagutzera emanez eta errotzea, gizarte inpaktua eta enplegu sorrera hedatzeko esparruaren ezarpena eginez“.
Hitzarmen hau, zein Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planaren baitan dagoen, foru Exekutiboak Erronka Demografikoaren Estrategiaren baitan abian jartzen duen jardueretako bat da. Gogoan izan 2019aren amaieran Despopulazioaren aurkako Borrokarako Departamentu arteko Batzordea sortu zela. Ordutik, ekimen ezberdinak jarri dira martxan, adibidez gizarte ekintzailetzarako eta berrikuntzarako ekosistemak Allo, Faltzes eta Zangozan, eta “rural proofing” edo landa-eremuko berme mekanismoa, besteak beste.
Era berean, ekimen hau Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planari dagokio: 130 neurri erronka demografikoaren aurka, Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioak elaboratua eta joan den maiatzean Ministroen Kontseiluak onartua. Zentzu honetan, Nafarroa izango da martxan jartzera doazen komunitateen artean lehenengoetako bat.
Lau udalerritatik bat, despopulatzearen muturreko arriskuan
Nafarroan gaur egun lau udalerritatik bat despopulazioaren muturreko arriskuan aurkitzen da, hau da, Foru Komunitateko 272 udalerrietatik guztira 76, Tokiko Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendaritza nagusiak egin duen analisiaren arabera. Kokatuta daude, nagusiki, Pirinio, Aurre-Pirinio, Zangoza, Erdi Eremua, Lizarraldea eta Larraun-Leizaldea eskualdetan.
Edonolako despopulazio maila kontuan hartzen bada (arrisku maila muturrekoa, bizia, garrantzitsua, beherakada nabarmenekoa edo neurrikoa izanik), guztira 174 udalerri, guztiak ere landa-ingurunetakoak, arriskuan daude.
Eremuen arabera, nagusitzen da Pirinio Eskualdea, zein bere osotasunean muturreko arrisku egoeran dagoen, Ezkaroze, Auritz eta Garralda izan ezik, zein arrisku bizian dauden. Pirinioetako Eskualdea muturreko arriskuan dago bere udalerri guztietan Agoitz, Elo eta Urrotzen izan ezik, arriskuan dauden udalerriak izan arren. Zangoza Eskualdeko, Erdi Eremuko, Lizarraldeako eta Larraun Leizaldeako udalerri gehienak ere despopulazio arriskuan aurkitzen dira. Gainera, halaber arriskuan dauden udalerriak topa ditzakegu Baztan-Bidasoa eta Sakana Eskualdetan, kopurua eta arrisku maila txikiagoak badira ere.