Descárgate la app
Gobernuak eta Lizarrako Udalak hirigune historikoa berroneratzeko hirigintza plana sinatu dute
2021ko ekainaren 22a
Gobernuak eta Lizarrako Udalak hirigune historikoa berroneratzeko hirigintza plana sinatu dute
Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetao kontseilari Jose Mª Aierdik eta Koldo Leoz Lizarrako alkateak hirigintza-hitzarmen bat sinatu dute gaur, Hiri Jarduketarako Plan Berezia (PEAU) egiteko. Hitzarmen horrek Ega hiriko hirigune historikoa babestea eta biziberritzea bultzatuko du, hiri-iraunkortasunaren, eraikitako hiriaren berroneratzearen eta hirigintza inklusiboaren irizpideetatik abiatuta.
Kontseilaria eta alkatea, hitzarmena izenpetu ondoren, bat etorri dira hitzarmen hau nabarmentzeko orduan “ez bakarrik udal planteamendua inspiratzen duten printzipioengatik, baita Lizarrako parte zaharra birgaitzeko proiektuan dakartzan irizpide berritzaileengatik ere”, otuta daudenak eraginkortasun energetikoarekin, mugikortasun jasangarriarekin, irisgarritasun unibertsalarekin, soinuaren kontrolarekin, esparru publikoetako diseinuan parte hartzen duten prozesuekin edo hirigintza paisaiaren zaintzarekin, hirigintza jasangarritasunari dagozkion beste helburuen artean.
“Gure hiri, herri eta auzoekin solasteko beste modu bat pentsatu behar dugu eta gure hirigune historikoak arima duten esparru biziak bihurtu behar ditugu; eta hirigintza baliabide giltza bat izan daiteke hirigunearen eraldaketa prozesu honetan”, adierazi du Aierdi lehendakariordeak.
Malgutasuna birgaikuntza jarduketetan
Lizarrako PEAU-ak markatzen dituen helburuen artean, zein elkarrekin idatziko dituzten foru Exekutiboko Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiak eta Udalak, beste auzi batzuk ere aurki ditzakegu, esaterako hirigintza araudia egokitzeko eta malgutzeko beharra, hirigintza paisaia babesteko helburuaren baitan; asmoa da Hirigune Historikoa eta bere eremu publikoak suspertzea errazten duten eraikinen eta etxebizitzen birgaikuntza jarduketak sustatzea eta bultzatzea, erakargarriak gerta daitezen biztanleria, ekipamendu komunitarioak, hurbileko merkataritza edo zerbitzuak hartzeko orduan.
HJPB-ren idazketak 200.000 euroko aurrekontuarekin kontatzen du, zeinetatik foru Exekutiboak, Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, % 80a finantzatuko duen, hirigintza eta planeamendu arloan asistentzia teknikoa emateaz gainera.
Bestalde, Aierdik eta Leozek iragarri dute datorren iraila amaieran edo urria hasieran Lizarran ospatuko direla, bertako Udalaren antolamendua lagun eta foru Gobernuarekin eta Nasuvinsa sozietate publikoarekin kolaboratuz, debate eta gogoeta jardunaldiak hirigintza inklusiboa eta hiri-jasangarritasuna lantzeko, zeinetan partaide izango diren aditu ezberdinak, langile teknikoak, kolektibo sozialak edo herritarrak, Egako hiriaren Gune Historikoa birgaitzean oinarrituak. Hiri-Jarduketako Plan Bereziaren (HJPB) idazketak partaidetzazko jardunaldi hauetatik ateratako ondorio nagusiak barne hartuko ditu.