2021ko ekainaren 21a

La Fura dels Bauseko sortzaileak parte hartuko du SciencEkaitza sarien ekitaldiaren aurreko zientzia-dibulgazioko hitzaldietan

Bihar hasiko dira unibertsitateko katedradun eta doktore ospetsuek emango dituzten hitzaldiak, eta ekainaren 24ra arte egongo da zabalik publikoaren bozketak egiteko epea, dagoeneko partaidetza-errekorra izan dutela

Zientziak bilakaeran duen zereginari, kulturarekin eta genero-dimentsioarekin duen harreman estuari eta berrikuntzaren eta kultura-ikuskizunen arteko harremanari buruzko bost hitzaldi eskainiko dira ostiral honetan SciencEkaitza sarien ekitaldia ospatu baino lehen. Hitzaldiak doakoak izango dira, online eta aurrez aurre jarraitu ahal izango dira, eta bihar, asteartea, hasiko dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).