Descárgate la app
Estatuan aitzindaria den migratzaile gazteentzako Kideak programaren lanak hasi dira
2021ko ekainaren 21a
Estatuan aitzindaria den migratzaile gazteentzako Kideak programaren lanak hasi dira
Nafarroara adingabe gisa eta erreferentziazko pertsona heldu positiborik gabe iritsi ziren 18 eta 23 urte bitarteko gazte migratzaileei zuzendutako Kideak programa gaur hasi da ofizialki lanean, Zabalduz erakundeari kudeaketa esleitzen dion kontratua sinatu era gero.
Nafarroara adingabe gisa eta erreferentziazko pertsona heldu positiborik gabe iritsi ziren 18 eta 23 urte bitarteko gazte migratzaileei zuzendutako Kideak programa gaur hasi da ofizialki lanean, Zabalduz erakundeari kudeaketa esleitzen dion kontratua sinatu era gero.
bilatzen duen, dagoeneko eskuragarri daudenekiko baliabide bat gehiago da eta Nafarroa estatu espainiarraren buruan ezartzen du kolektiboaren beharrak asetzeari dagokionez.
Hala eman du jakitera gaur Eduardo Santos Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak, Nafarroako Jauregian garatu den programa esperimental honen aurkezpen ofizialean. Santosekin etorri dira, prentsaurrekora, Patricia Ruiz de Irizar Migrazio Politiketako zuzendari nagusia; eta Ramiro Gonzalez Martinez de Lecea Zabalduz ordezkatzen duen programaren koordinatzaile arduraduna.
Kideak, Santosek laburbildu duenez, pertsona hauei behar duten arreta berezia ematera dator, “helduaroko bizitzarako iragaite arrakastatsua” erraztea bilatuz. Gazte hauen gehiengoa, haiekin lanean jarduten diren hainbat erakunderen esanetan, jatorrizko herrialdetatik gutxi gorabehera 16 edo 17 urterekin irteten dira, eta Europara adinez nagusiak izanik heltzen dira edo adingabeen babes-sistemetan hilabete batzuk emateko moduan. “Eta ez ditugu bakarrik utzi nahi”, berretsi du Santosek. “Bizitza independenteranzko prozesu integral bat eskaini nahi diegu”.
Arazo eta behar bereziak
Santos kontseilariak pertsona gazte hauen egoera berezia horrela laburbildu du: ikaskuntzarako potentzial bikaina dute, eta hori erakusten dute, baina “ez dute babes-sare batekin kontatzen; hizkuntza ezezaguna gertatzen zaie; bere administrazio egoera irregularra da, horrek lan-munduan txertatzea zailtzen die; aurreko guztia kontuan hartuta, etxebizitza eskuratzeko zailtasun handia dute; eta kasu askotan existitzen diren baliabideak ez dituzte ezagutzen”.
Alderdi hauek guztiak dira Kideak programa esperimental honek gainditu nahi dituenak, beraz, Patricia Ruiz de Irízar Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak zerrendatu egin ditu, azpimarratuz erabiltzen diren laguntza metodologiak gizarte akonpainamendu eta mentorizazioan oinarrituta daudela, “esku hartze mota guztiak beti genero ikuspegitik kontenplatuz”.
Banakako esku-hartze planek pertsona gazte hauek bere aldaketa prozesu propioaren subjektu aktibotzat hartzen dituzte, eta hauen baliabide instituzional eta sozio-komunitariotarako sarbidea errazten ahalegintzen da. Eta herritarren baterako eraikuntza prozesuak sustatzen dituzte, erantzukizun partekatuaren ikuspegi batetik.
Kideak programa, beste herrialde batzuetan jaio diren eta Foru Komunitatean familia-sarerik ez duten 18 eta 23 urte arteko gazteengana zuzenduta dago; eta gehienez 50 artatu ahal ditu, ostatu eskaintza gehienez 35entzat eskaini ahal izanik.
Planeatzen da, bestalde, akonpainamendurako esku-hartze integral bat, gazteei lagunduko diena batetik bere zaurgarritasun egoera gainditzen eta bestetik, enplegua, prestakuntza, etxebizitza arloetarako eta bestelako baliabidetarako sarbidetan topatzen dituzten zailtasun bereziak ebazten, betiere helburua izanik bizitza autonomoa erraztea eta gizartean txertatzea, ingurune komunitarioan.
Akonpainamenduaz gainera, babesa ere eskainiko du arlo psikologiko eta emozionalean; eta arretarako banakako planaren esparruan garatzen diren jarduketak osatuko ditu Nafarroako Gobernutik inplementatu ahal izango diren neurriekin konpetentzia linguistiko; hezkuntza eta lanerako prestakuntza; sozial-erlazionala; eta etxebizitza publikoaren esparruetan.
Sarbidea Adingabeen bitartez edo oinarrizko gizarte zerbitzuak
Programara sartzeko modua deribazioan datza, Adingabeen Babes Sistemaren aldetik, edo oinarrizko gizarte zerbitzuen bitartez, sarbide eskakizunak egiaztatu ondoren. Zaurgarritasun maila handieneko egoeran aurkitzen diren gazteak lehenetsiko dira, bereziki genero indarkeriaren biktimak diren emakumezkoak.
Programan sartzen diren pertsonek bere gain hartzen dute modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa, urte betez. Hala ere, bere irteera behar baino lehenago gerta liteke, autonomia helburuak lortzen badira; baita hartutako konpromisoak behin eta berriro betetzen ez badira ere. Partaidetza hedagarria izatera heldu ahal da, salbuespen modura, sei hilabeteko bi alditan, gehienez bi urteko epemugarekin.
Lehen fase honetan, 2021etik 2023ra, Europar Batasunak finantzatuko du Kideak programa, REACT UE FSE funtsen bidez, bere izaera esperimentalaren arabera; beraz, bere eboluzioa eta garapena kontuan hartuko dira, eta arreta berezia jarriko da lortutako emaitzetan eta inpaktuan. Helburua da barne hartu ahal izatea, hala badagokio, Gizarte Zerbitzuetako Zerrendan.