Descárgate la app
Nafarroako Ospitale Guneko ELAko taldeak 68 paziente artatu zituen iaz
2021ko ekainaren 19a
Nafarroako Ospitale Guneko ELAko taldeak 68 paziente artatu zituen iaz
Datorren astelehenean, Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Munduko Eguna dela eta, gaixotasun hori duten pertsonen nutrizioa zaintzearen garrantzia azpimarratu du
Nafarroako Ospitale Guneko ELAko diziplina anitzeko taldeko kideak: Marisol Varas Barajas erizainak; Maialen Etchegoin Ustarroz; eta Itziar Pérez Lasa; Ivonne Jericó Pascual (Neurologia medikua); Ana Zugasti Murillo (Nutrizio medikua); Joan Boldu Mitjans (Neumologia medikua); eta Begoña Llorente Infante (Neurologia medikua).
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Neurologia, Pneumologia eta Nutrizio zerbitzuetako profesionalek osatzen duten Nafarroako Ospitale Guneko Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren diziplina anitzeko taldeak 68 paziente artatu zituen iaz. ELAren Munduko Eguna dela eta (ekainaren 21a, astelehena), talde hori osatzen duten profesionalek azpimarratu dute garrantzitsua dela arreta berezia jartzea gaixotasun hori duten pertsonen nutrizio-beharrei, nutrizio-egoera baita ELArekin bizi diren pazienteen bizi-kalitatea eta biziraupena iragartzeko faktore nagusietako bat.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).