2021ko ekainaren 18a

Patera bat Orreaga etorbidean, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ospatzeko ikurra

Nafarroako Gobernuak kaleko argazki erakusketa antolatu du Gibraltarreko itsasartean erreskatatutako ontzi batekin
El Gobierno de Navarra organiza una exposición fotográfica callejera junto a la que se muestra una embarcación rescatada en el Estrecho de Gibraltar Irudi galeria

La Dirección General de Políticas Migratorias del Gobierno de Navarra conmemora el Día Mundial de las Personas Refugiadas, el 20 de junio, con una exposición fotográfica en la Avenida Roncesvalles titulada “Personas refugiadas: huir para vivir”. Además de las fotografías, que permanecerán expuestas junto al Monumento al Encierro hasta el próximo día 28, se muestra también una patera rescatada en 2018 en el Estrecho de Gibraltar.

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako  Zuzendaritza Nagusiak Iheslarien Munduko Eguna ospatu du ekainaren 20an, Orreaga etorbidean "Errefuxiatuak: bizitzeko ihes egin behar" izeneko argazki erakusketa batekin. Hilaren 28ra arte Entzierroaren Monumentuaren ondoan ikusgai egongo diren argazkiez gain, 2018an Gibraltarko Itsasartean erreskatatutako patera bat ere erakutsiko da.

Ontzia noraezean lokalizatu zuten Cádizeko Trafalgar lurmuturretik 4 miliara. Bertan jatorri magrebtarreko 55 pertsona zihoazen; horietatik 24 adin txikikoak ziren eta 2 emakumeak. Barbateko portura lekualdatu ondoren, horietako lauek osasun arreta jaso behar izan zuten eta bi ospitale gunera eraman behar izan ziren.

2018an, 768 pertsona hil ziren Mediterraneoan itsasbazter espainiarretara iritsi nahian. Beraz, patera hau babes bila dabiltzan pertsonek zeharkatzen duten “arriskuz beteriko bide horren sinbolo” modura hartzen da, Eduardo Santos Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren esanetan.

Erakusgai dauden irudiak Nafarroako lau argazki-kazetariren emaitzak dira eta bertan islatzen dira, bai pertsona errefuxiatuen motibaziotako batzuk eta bai bere migrazio ibilbidean gainditu izaten dituzten arriskuak.

Hortaz, ikusgai daude Siriako gerrako irudiak, sexu egoeragatik pertsegitutako pertsonen argazkiak, edo Turkiatik Greziara Mediterraneoan barna ontziratzean jasaten dituzten baldintza gogorrak. Uneko argazki hauen autore diren argazki-kazetariak Ivan Benitez, Unai Beroiz, Daniel Burgui eta Maite Hernandez Mateo dira.

Komunikatzaile hauen jarduerak, pertsona errefuxiatuen egoera dramatikoaren inguruan sentsibilizatzen duenak, halaber omenaldirako eta oroitzapenerako eremu batekin kontatzen du erakusketa honetan. Ikusgai dagoen irudietako bat, aurten Alborango itsasoan migrazioen inguruko erreportaje bat grabatzen ari zen bitartean Burkina Fason eraila izan zen David Beriain kazetari nafarrarena da.

Inaugurazio xumea

Erakusketa ostiral honetan inauguratu da ekitaldi batean zeinetan ordezkatuak izan diren, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaz gain, pertsona migratzaileen edo babesa, harrera eta akonpainamendura dedikatutako elkarte ezberdinak.

Ekitaldian, kontseilariaren eta Nafarroan errefuxiatutako pertsona baten parte hartzearen ondoren, agerian jarri da patera, argazkiak daramatzaten olanekin sostengatutako bi panel-instalazioren artean ezarria. Jarraian, minutu bateko isilunea burutu da bizitzeko toki seguru baten bila itsasoan hil diren pertsona migratzaileen omenez. Isilunea urratu duen bakarra La Fuga musika bandaren Pedro Razkinek interpretatutako “Mediterraneo” abestia izan da.

Eduardo Santos kontseilariak oroitarazi du bizitza horiek ez direla galtzen solik aipatutakoak bezalako ontzien urperatzeagatik, hainbat heriotza errefuxiatu-esparrutan gertatzen baitira edo pertsona hauek “esklabo bezala mantentzen dituzten gupidarik gabeko mafien eskutan” erortzeagatik.

Zirkunstantzia hauek guztiak hurrengo hilabetetan Foru Komunitateko udalerri ezberdinetara eramango den erakusketan barne hartutako irudietan azaltzen dira; hainbat udalek, kasu batzuetan, jadanik interesa erakutsi dute hari harrera egiteko.

Enpatia ariketa baten bila

Erakusketa honekin, herritar nafarren asmoa da enpatia ariketa bat egitea eta Santos kontseilariak eskatu du “zenbakiz betetako berrien esparrutik haratago joatea, pertsona hauen antzeko egoera bat irudikatzeko bidea emanez”. “Ez al genuke ihesteko erabaki berdina hartuko bizitzeko? Ez al genuke nahi, jomuga diren tokietan, garen gizakiak izateagatik harrera egitea?”, galdetu dio bere buruari.

Erakusketak pertsona errefuxiatuen dramarekin lotutako 13 irudi barne hartzen ditu, lau argazki-kazetari nafarrek munduko toki ezberdinetatik hartu dituztenak. Irudiak nahasten dira munduan asilo eta babes bila dabiltzan pertsonei buruzko datuekin hala nola bere istorio ezberdinak eta sentimenduak kontatzen dituzten testuekin. Testu hauek, gaztelaniaz eta euskeraz gain, ingelesa, frantsesa eta arabiera konbinatzen dituzte.

Olanak, zeinetan inprimatu diren testua eta irudiak, hormak eta alanbre-hesiak irudikatzera datoz, pertsona horiek bizitzeko ihes egitean bere bidetan topatzen dituztenak, eta oztopo izaten direnak, edo alditan, behar eta amesten dituzten jomuga horietara iristeko eragozpen bihurtzen direnak.

“Lehen mundua” izendatuak bizitza seguru baten bila dabiltzan eta horretarako bidean arrisku larriak jasaten dituzten pertsona horiei jarri ohi dizkien oztopoak. Minutuero, 24 pertsona euren jatorrizko herrialdetik ihesi doaz beste batzuetara babes bila.

Argazki-kazetariak eta bere lana

Formatu handian erakutsitako argazkiei dagokienez, Ivan Benitezek azken urtetan hainbeste milaka errefuxiatu eragin dituen Siriako gerraren eta pertsona migratzaileek Mexiko eta Estatu Batuen arteko mugan topatu izaten dituzten hormen eszenak jartzen dituzte ikusgai.

Maite H. Mateok bi argazki dakartza, irudiz eta hitzez osatuta, bere sexu egoera zela eta pertsegituta egoteagatik ihes egin zuten pertsonenak. Takesha eta Maurice homosexualitatea pertsegitzen duten edo heriotza zigorra inposatzen herrialdetan jaio ziren.

Dani Burgui argazki-kazetaria bere irudiekin Europa bidean ezagunenak diren migrazio ibilbidetako bi islatzera datorkigu: Lesboseko uhartera eginiko iristea Turkiatik, eta “Balkanetako ibilbidea” bezala ezagutzen dena. Bere irudietan ikus dezakegu nola operatzen duten mafiek itsasbazter turkiarretan, edota Balkanetako herrialdetan harrapatuta geratu ziren 26.000 pertsonetako batzuk, 2015ean Europa Zentraleko herrialde ugaritako mugak itxi zirenean.

Unai Beroiz, bestalde, migrazio egoera honen amaieraren hasiera erakustera datorkigu, Aita Mari bezalako itsas salbamendurako ontziek pertsona horiekin eginiko erreskatearen bitartez.

Erakusketako hamalaugarren irudiak egoera aldatzen du, izan ere, kazetari bat protagonista bihurtzen du. Juan Jose Perez Monclusen argazkia da, zeinetan ikus daitekeen David Beriain itsasontzi batean, Alborango itsasoan salbatutako pertsona migratzaileekin batera.