2021ko ekainaren 17a

Nafarroa Ezagutu Sareak naturguneetara bisitak egitea sustatzen du, lurraldean errespetuzko jarrera iraunkorra izanda

‘Maritxu, nora zoaz?’ leloa duen kanpaina bat bultzatu dute, Nafarroako landa-ingurunea bisitatzen duten biztanleak sentsibilizatu eta erabilera egokiak bultzatzeko, toki batzuetan masifikazioa ekiditearekin batera
videocam Nafarroa Ezagutu Sareak naturguneetara bisitak egitea sustatzen du, lurraldean errespetuzko jarrera iraunkorra izanda collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak eta Lursareak bultzatutako Nafarroa Ezagutu Sareak eremu naturalak, kulturalak eta ibilbideak ezagutzera emateko kanpaina jarri du martxan; beti ere, erabilera egokiak eta tokian tokiko masifikazioak ekidinez. Tokiko garapen jasangarria bultzatzeko sortua da egitasmoa eta berrogehita hamar kide inguru biltzen ditu.

Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak eta Lursareak bultzatutako Nafarroa Ezagutu Sareak eremu naturalak, kulturalak eta ibilbideak ezagutzera emateko kanpaina jarri du martxan; beti ere, erabilera egokiak eta tokian tokiko masifikazioak ekidinez. Tokiko garapen jasangarria bultzatzeko sortua da egitasmoa eta berrogehita hamar kide inguru biltzen ditu.

Nafarroa Ezagutu Sarea-ko Gustavo Ortiz de Barron lehendakariak, Ruben Goñi foru Exekutiboko Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak, eta Irantzuko Lurrak Turismo Elkarteko gerentea hala nola Ezagutu Sarea-ko Zuzendaritza Batzordeko kidea den Charo Apesteguiak gaur aurkeztu dute inguru naturaletan edota kultura edo ondare esparru ezberdinetan aisialdi eta turismo jasangarriak eta errespetuzkoak sustatzen dituen kanpaina, uda garaiaren sarrera dela eta Foru Komunitateko lurralde osoan barreiatutako destino natural ezberdinetan jasotzen hasiak diren bisita eta ibilbide ugariak aprobetxatuz.

COVID-19aren izurriaren testuinguruak, gainera, areagotu egin ditu hurbileko eta naturarekin lotura gehiago duten bisita mota hauek aisialdiko beste aukera batzuekin alderatuz, horrela, azken urte honetan nabarmenki ugaritu dira bai eremu naturaletara datozen bisitariak eta bai haien tipologia ezberdinak. Honek eragin ahal ditu, alditan, bizikidetza arazoak tokiko herritarrekin edo errespetu arlokoak destinotako ingurune propioari dagokionez; gainera, zenbait udalerri txiki ez daude prestatuta bisitari kopuru handi bati harrera egiteko. Beraz, toki horietan beharrezkoa gertatzen da baliabide gehiagorekin kontatzea, horien kudeaketa orekatuagoa egiten laguntzeko eta eremuaren erabilera publikoa jasangarriagoa izateko.

Aparkalekua, zarata, zaborra edo sua

‘Maritxu, nora zoaz?’ lelopean, kanpainaren helburua da sentsibilizatzea eta sustatzea herritarren artean orokorrean –eta hiri-esparrutik datozen pertsonen eta familien artean bereziki- erabilera, ohitura egokiak eta jarrera arduratsuak Nafarroako landa-inguruneaz gozatzeko orduan, alderdi ezberdinak kontuan hartuta, esaterako enklabe naturaletan aparkatzeko modua, suaren erabilera, ekipamendu pertsonal egokia erabiltzeko edota naturan zaraten edo zaborren sorrera ekiditeko beharra.

Era berean, mezuek bereziki bizikidetza dute hizpide, hau da, destino zehatz batzuetan jendearen masifikazioa ekiditeko eta hain erabiliak ez diren baina halaber erakargarriak diren hautazko eremuak bilatzeko gomendioa, hala nola bisita aurretiaz planifikatzeko proposamena, naturaz gehiago gozatu nahi bada. Beraz, euskarri grafikoek erabiltzen dituzten mezuak dira adibidez “Nafarroak 450.000 hektareako basoak, 487 gailur nagusi eta ehunka bigarren mailako, milaka kilometrotako ibilaldiak, 40 eremu natural babestu baino gehiago, dozenaka ibai, urmael eta urtegi, etab. dauzka. Benetan Maritxu bezala izan nahi al duzu?”, aipatuz, umore ukitu batekin, atsotitz herrikoia zeini euskeraz dagokion, aldi berean, ‘Maritxu, nora zoaz?’ adierazpena.

Kanpainaren haria daramate bi pertsonaiek, Bixente eta Maritxu, zeinek eragiten duten jendea haiekin identifikatuta sentitzea ohitura jakin batzuetan, zuzenean landa-eremuan edo naturan portaera desegoki ezberdinen bidez irudikatzen direnetan eta, zeharka, landa-ingurune, bere herri eta herritarrengan errespetuzkoak diren eta integratuago dauden beste erabilera batzuk sustatzea.

Kanpainaren materiala, zein “Algas Komunikazioa” bitartez Ezagutu Sarea-rako sortu eta diseinatu den, Maria Contreras irudigilearen eta Javier Chocarro zein Natalia Bellido aktore eta aktoresaren partaidetzarekin, 601 Ikus-entzunezko Ekoizpen direla medio, karteleria ezberdinak dakartza, zein in situ jarriko diren Ezagutu Sarea-ren eremu propiotan, minutu eskaseko iraupena duten 8 bideo barne, ingurune naturalean sustatu nahi diren jarrera eta erabilera bakoitzari dedikatuak, uda honetan zehar sare sozialen eta bestelako euskarrien bitartez barreiatuko direnak, baita tokiko entitateei eta Ezagutu Sarea-ko esparruetako agenteei ahotsa jarriko dien irrati-emanaldi ezberdinak ere.

Kanpaina hau babesteko eta eremu natural ezberdinetan jendearen etorrerak erregulatzen eta antolatzen ahalegintzekotan, Ezagutu Sarea ekimenak aurten hedatu egin du bere on line erreserbak egiteko plataforma zeinek, alde batetik, aldez aurretik jakinarazten duen destino zehatz bateko okupazio maila, horrela bisitarien fluxua hobeto kudeatzea ahalbidetuz eta, bestetik, jendeak jakitea are irten aurretik, plazak eskuragarri dauden bere jomuga den tokian, hala ez bada beste aukera bat bilatu ahal izan dezan.