Descárgate la app
Health azeleratzailearen lehen deialdia ireki da osasun arloko proiektuetarako, eta onena 8.000 eurorekin sarituko da
2021ko ekainaren 17a
Health azeleratzailearen lehen deialdia ireki da osasun arloko proiektuetarako, eta onena 8.000 eurorekin sarituko da
Gehienez ere zortzi negozio-ideia hautatuko dira osasunaren arloan edo abian dauden enpresa-ekimenetan, eta merkatuan gehienez urtebete eraman behar dute
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren bidez, Health azeleratzailea jarri du abian. Horren bidez, proiektu berritzaileak dituzten eta osasun-sektorean enpresa gisa sortu arte hazteko ahalmena duten ekintzaileei laguntza eman nahi die, bai eta merkatuan gehienez urtebete daramaten ekimenei ere. Gainera, 8.000 euroko saria emango zaio proiektu parte-hartzailerik onenari.