Descárgate la app
Nafarroak 12 milioi euro bideratuko ditu nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko
2021ko ekainaren 16a
Nafarroak 12 milioi euro bideratuko ditu nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bi erabaki hartu ditu, 2024an nekazaritza-ustiategietan inbertitzeko laguntzetarako urte anitzeko 12 milioi euroko gastua konprometitzeko baimena emateko. Bi deialditan aplikatuko dira: bata, ubidearen eremuaren barruan lursailean ureztapena instalatzeko, 2.000.000 euroko zenbatekoarekin, eta, bestea, 10 milioiko zuzkidurarekin, Nafarroako ubidearen beste ustiapen-eremu batzuetan inbertsioak egiteko.
Laguntzak 2014-2020 aldirako Nafarroako Landa Garapeneko Programari dagozkio; Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsak (FEADER) ko-finantzatzen ditu % 31eko portzentajean. Diru-laguntza jaso dezaketen balizko jarduketen artean, plantea daiteke eraikitzea abere-nabeak, ureztatze-guneak, negutegiak edo etengabeko laborantzak landatzea, besteren artean.
Gaur adostutako akordioek ahalbidetzen dute 2022 ekitaldirako bi laguntza-deialdi hauen aurretiazko tramitazioa, helburua izanik onuradunei behar adina marjina ematea proposatzen dituzten jarduketak garatzeko, zeinek oro har jarduketa-epe zabalak eskatzen dituzten. Planteatutako jarduketa-epeek bermatu nahi dute obrak exekutatzea eta Administrazioak dagozkion kontrolak egin ahal izatea, laguntzak ordaintzeko.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egutegiari jarraiki, laguntza-deialdi biak 2022ko lehen lauhilekoan argitaratuko dira. Emakida hau 2023ko lehen hiruhilekorako aurreikusten da eta inbertsioen exekuzio-epea eta laguntzak ordaintzeko eskaerak egiteko epemuga 2023ko irailak 1ean beteko dira. Abonua ordainketa bakarrean egingo da 2024ko ekitaldian, egiaztagiriak aurkeztu eta inbertsioak egiaztatu ondoren.
Bestalde, gobernuaren hirugarren akordio bat tramitatzeko bidean dago; honen arabera, 2022an gazteen lehenengo instalaziorako laguntzak eskatzeko gastua baimentzen da, 3.5 milioi euroko hornidurarekin; deialdia inbertsio laguntzekiko aldi berean egitea aurreikusten da.
Urteko 350 eskariren batez bestekoa
Indarrean dauden ureztatze-instalazioen modernizazioa sustatzeko laguntzen deialdi hauek 350 eskari inguru sortu dituzte 2016tik. 2019ko deialdia zuzenean kaltetua gertatu zen COVID-19aren pandemiaren ondorioz sortutako alarma sanitarioaren egoeragatik. 272 laguntza-eskari aurkeztu ziren; honek % 27,66ko murrizketa bat ordezkatzen du aurreko hiru deialditan aurkeztutako eskaeren batez bestekoari dagokionez. Eskari aurkeztuak murriztu arren, espedienteen % 12ak ez zuen laguntzarik eskuratu, aurrekontuaren gutxiegitasunagatik.
Pandemiaren ondoriozko ezjakintasun epea gainditu bezain laster eskariak hedatuko direnaren aurreikuspena kontuan hartuta, 2022ko deialdiak zenbateko berdinak mantentzea proposatzen du, horiek eskuratuko ez dituzten inbertsio proiektuak minimora murrizteko helburuarekin.