2021ko ekainaren 15a

140.000 pertsona inguruk Bertizko Parke Naturala bisitatu dute 2019an eta 2020an

Gaur goizean egindako bileran, patronatuak Aizkolegi jauregirako jardueren txostena eta erabilera alternatiboen azterketa ezagutu ditu

Guztira 137.520 pertsona Bertizko jaurerritik igaro dira azken bi urteetan, eta, beraz, parke natural hori Nafarroako naturagune bisitatuenetako bat da oraindik ere. 2019an, 94.494 bisita izan ziren, aurreko urtean baino % 12,4 gehiago, baina kopuru hori 43.025era jaitsi zen 2020an, pandemiaren murrizketen ondorioz, martxoaren 14tik uztailaren 18ra instalazioak  itxi behar izan baitzituzten.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).