2021ko ekainaren 15a

1,3 milioiko laguntzak deitu dira Nafarroako enpresen lehiakortasuna hobetzeko

Enpresa bakoitzeko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 25.000 eurokoa izango da, nekazaritza-ekoizpenekoentzat izan ezik, 20.000 eurokoa izanen baita

Nafarroako Gobernuak, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, lehiakortasuna hobetzeko 2021eko  laguntzen deialdia egin du, 1,3 milioi euroko guztizko balioarekin. Helburua da enpresek beren lehiakortasuna modu jasangarrian handitzea, arlo desberdinetako ikasketa-proiektuak diruz lagunduz, hobekuntza-ekintzak inplementatuz eta lankidetza-proiektuak garatuz, merkatu estrategikoetan lehiakortasun handia lor dezaten.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).