2021ko ekainaren 14a

Kultura Departamentuak museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendu, inbertsio eta jardueretarako laguntzak deitu ditu

165.000 euroko hiru deialdi dira
Laguntzak museoen funtzionamendurako, inbertsiorako eta jardueretarako 
erabiliko dira.
Laguntzak museoen funtzionamendurako, inbertsiorako eta jardueretarako erabiliko dira.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak museo eta bilduma museografiko iraunkorretarako 165.000 euroko diru- laguntzen hiru deialdi argitaratu ditu NAOn. Zehazki, laguntzen xedea da zentroen funtzionamendu-, mantentze- eta kontserbazio-gastuen finantzaketan parte hartzea (85.000 euro); zentroek egiten dituzten inbertsioak (50.000 euro); eta 2021erako hedapen-jarduerak eta -ekintzak (30.000 euro).