2021ko ekainaren 10a

Nafarroak 22,6 milioi euro jasoko ditu Estatutik datozen hiru urteetan mugikortasun iraunkorreko proiektuetarako

Ciriza kontseilariak aurreratu duenez, 12,5 milioi izango dira bidegorriak, oinezkoentzako ibilbideak, aldirietako aparkalekuak edo 50.000 biztanletik gorako inguruetan garraio publikoa lehenesteko
El consejero Ciriza presenta las ayudas para proyectos de movilidad sostenible. Irudi galeria

El Gobierno de Navarra recibirá 22,6 millones de euros del Ministerio de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana (MITMA) durante los próximos tres años para proyectos de movilidad sostenible en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia. De ellos, 12,5 millones irán dirigidos, fundamentalmente, a carriles bici, itinerarios peatonales, aparcamientos disuasorios o para la priorización del transporte público en entornos de más de 50.000 habitantes.

Nafarroako Gobernuak 22,6 milioi euro jasoko ditu Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministeriotik (MITMA) datozen hiru urteetan mugikortasun iraunkorreko proiektuetarako, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Horietatik, 12,5 milioi batez ere bidegorrietara, oinezkoentzako ibilbideetara, aldirietako aparkalekuetara edo 50.000 biztanletik gorako inguruetan garraio publikoa lehenestera bideratuko dira.

Laguntzen helburuak dira, besteak beste, hiri-mugikortasunaren deskarbonizazioa bultzatzea eta hirietan airearen kalitatea eta bizi-kalitatea hobetzea. Horretarako, beharrezkoa da isurtze txikiko zonen ezarpena bizkortzea, mugikortasun aktiboa sustatu eta hiriko eta metropoliko garraio publikoaren sektorearen eraldaketa bultzatzea, ibilgailu pribatua erabiltzearen benetako alternatiba gisa. Era berean, garraio digitalizatu nahi da Autonomia Erkidegoen eskumen-eremuan.

Lurralde Kohesiorako kontseilari Bernardo Cirizak laguntza horien berritasun nagusien berri eman du gaur, Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko zuzendari nagusia den Berta Mirandarekin eta Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusia den Jesus Maria Rodriguezekin batera. Laguntzak Konferentzia Sektorialaren bidez iritsiko dira. Cirizak nabarmendu du garrantzitsua dela “benetako eraldaketa bat lortzea mugikortasunaren arloan eta mugikortasun berde baterantz aurrera egiteko gai izatea, garraio publikoaren erabilera bultzatuaz ibilgailu pribatuaren kalterako, edota bizikleta bezalako beste bitarteko ez hain kutsagarriak; era berean, ez da ahaztu behar funtsezkoa dela tren bidezko merkantzien garraio-kuota handitzea”.

12,5 milioi 50.000 biztanletik gorako inguruneetarako

Lehen jarduera-lerrorako, 12,5 milioi euroko diru-laguntza jasoko du Nafarroak, eta 50.000 biztanletik gorako inguruneetan edo probintziaren hiriburuetan mugikortasuna eraldatzeko izango dira. Ildo horretan, diru-laguntza eskuratu ahal izango da garraio kolektiboa, disuasio-aparkalekuak, bizikletentzako gordetako erreiak edo oinezkoentzako ibilbideak lehenestera bideratutako proiektuetarako eta garraio publikoaren sistemaren irisgarritasuna hobetzeko jardueretarako, besteak beste.

Foru Komunitateari dagokionean, lehen laguntza-lerroa Iruñeko arroan ardaztuko da. Hori dela-eta, Garraioen zuzendaritza nagusiak zona horretako mugikortasun-azterketa bat agindu du, zer-nolako premiak dauden zehazteko. Era berean, toki-erakundeekin modu koordinatuan lan egin eta haien pertzepzioak zuzenean ezagutze aldera, laster topaketa bat egingo dute udal-ordezkariekin.

Diru-laguntza izan dezakeen bigarren jarduera-lerroa (1,5 milioi euro) garraioa digitalizatzea izango da autonomia-erkidegoen eskumeneko eremuetan. Ildo horretan, diru-laguntza izan dezakete garraioarekin loturiko administrazio-zerbitzuen digitalizazioak, eskaeraren araberako garraio-sistemak, denbora errealean informazioa emateko sistema digital publikoek, mugikortasun-proiektuak zerbitzu bezala ezartzeak, ordainketa integratuko irtenbideak ezartzeak edo mugikortasunaren kudeaketarako laguntza-aplikazioek, besteak beste.

Nabarmendu behar da Erkidego bakoitzak erabakiko duela zertan inbertitu, betiere jarduera horiek MITMAk onartzen baditu. Bi jarduera-lerro horien artean, diru-laguntza jaso ahal izango dute 2024ko abendua baino lehen amaitutako proiektuek. Funtsak 2021 eta 2022 urteetarako banatuko dira, eta 2023ko zenbatekoa 2022an ezarriko da, egikaritze-maila kontuan izateko (bonus-malus).

8,6 milioi euro Nafarroako garraio-enpresentzat

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean diru-laguntzen bi lerro aurreikusten dira garraio-sektoreko enpresa pribatuentzat. Nafarroari 8,6 milioi euro ematea aurreikusten da. Norgehiagoka sinpleko zuzeneko laguntzak izango dira; alegia, diru-laguntza emango da eskatzen den heinean, harik eta kreditua agortu arte. Funtsak bi urtetan igorriko dira: 2021eko eta 2022ko abenduan.

8,6 milioi eurotatik, guztira 6,8 bidaiarien garraio-ontziak eta merkantzia ez hain kutsagarriak aldatzeko erabiliko dira. Era horretan, diru-laguntza emango da ordezko energiekin bultzatutako kamioiak eta autobusak berritzeko, kargatzeko eta hornitzeko puntuak instalatzeko, retrofit eta atoi eta erdiatoientzat eta ibilgailu zaharrak txatar bilakatzeko (Europako Batzordearekin aztertzen). Laguntzen deialdia 3 hilabeteko epean egin beharko da emate-ebazpena jakinarazten denetik hasita. Gainera, Nafarroak 1,8 milioi euro jasoko ditu sektore horretako enpresak digitalizatzeko, zehazki, autonomo eta eteentzat. Diru-laguntzen deialdia 2022an burutzea aurreikusten da.

Toki-erakundeentzako beste diru-laguntza batzuk

MITMAk duela gutxi jakinarazi du beste 1.500 milioi euro bideratuko direla toki-erakundeen proiektuetarako. Bi laguntza-deialdi egingo dira 2021ean eta 2022an, norgehiagoka-eran, eta Ministerioak berak kudeatuko ditu. Horien helburua izango da isurtze txikiko zonen ezarpena bizkortzea, garraioa zero emisioko jarduerarantz aldatzea sustatzea, hiri-inguruneetan eta metropolietan garraio publiko kolektiboa lehenestea eta garraioko zerbitzu publikoen jarduera digitalizatzea bultzatzea.

Laguntza horiek, ziur aski, 50.000 biztanletik gorako Udalentzat eta probintziako hiriburuentzat bideratuko dira.