2021ko ekainaren 8a

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak-Nafar Lansarek esperientzia ekintzaileei buruzko online jardunaldia antolatu du ostiral honetan

CEINek lagundutako bi ekintzailek beren prozesu pertsonal eta profesionalak partekatuko dituzte negozioa asmatu, abian jarri eta gaur egun sendotzen ari diren bitartean

Datorren ostiralean, hilak 11, “Esperientzia ekintzaileak: hau da nire historia” on line jardunaldia izango da. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak-Nafar Lansarek (SNE-NL) antolatu du, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarra (CEIN) sozietate publikoaren bidez.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).