Nafarroak COVID Ziurtagiri Digitala jarri du abian gaur, Europar Batasunean mugitzea errazteko

Gaur arratsaldetik aurrera eskuratu ahal izango da Osasunaren Karpeta Pertsonalaren web gunean, eta aurrez aurre ere izapidetu ahal izango da aste honetan zehar, Lehen Arretako zentroetan

2021ko ekainaren 7a

Nafarroako herritarrek arratsaldetik aurrera eskuratu ahal izango dute COVID Ziurtagiri Digitala. Horrela, eramaileak errazago mugitu ahal izango du Europar Batasuneko lurraldean barrena, titularrak COVID-19aren aurrean baimendutako txertoren bat jaso duela, gaixotasunetik sendatu dela edo EBk baliozkotutako proba bat egin eta emaitza negatiboa izan duela egiaztatzen duelako.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).