Descárgate la app
Nafarroak 2.000 bizikleta baino gehiago mantentzeko eta konpontzeko laguntzen deialdi berria egin du
2021ko ekainaren 7a
Nafarroak 2.000 bizikleta baino gehiago mantentzeko eta konpontzeko laguntzen deialdi berria egin du
El Departamento de Cohesión Territorial, a través de la Dirección General de Transportes, lanza mañana la segunda edición de las ayudas para la reparación y mantenimiento de bicicletas, con objeto de fomentar y reactivar su uso. Este año la convocatoria ha duplicado su presupuesto con respecto a 2020 elevándose de este modo a 100.000 euros.
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Garraio Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, bizikletak konpontzeko eta mantentzeko laguntzen bigarren edizioa abiatuko du bihar, bizikleten erabilera sustatzeko eta suspertzeko. Aurten, deialdiak bikoiztu egin du aurrekontua 2020arekin alderatuta, eta 100.000 eurora igo da.
Berta Miranda Garraio zuzendari nagusiak eta Santiago Aleman Ikuskapen, Kudeaketa, Garraio Antolamendu eta Mugikortasuna Zerbitzuko zuzendariak deialdiaren edizio berri honetako nobedade nagusiak aurkeztu dituzte zeinetan aurreikusten den 2.000 bizikletatik gora konpontzea, haurren bizikletak barne.
Gainera, aurtengo ediziorako diru-laguntzaren eskaera epea zabaldu da eta 4 hilabetekoa izango da eskaria egiten denetik, bere epemuga urriaren 31 izanik; BEZ barne hartzen da diru-laguntzaren osagai modura, pertsona eta ibilgailu bakoitzeko gehienez 50 eurokoa; izapideak errazten dira aurkeztu beharreko dokumentazioari dagokionez; eta itxaron-zerrendaren araberako sistema bat inplementatuko da, herritarrek euren eskaeraren egoera kontsultatu ahal izan dezaten. Diru-laguntzak kanpainarekin atxikitako tailerretako batean jasoko dira. Tailerren mapa, zeinetan guztira 33 tailer barne hartu diren, kontsultatzeko: reactivatubici.navarra.es eta suspertuzurebizikleta.nafarroa.eus.
Gogoan izan deialdi hau Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planari dagokiola, zeinetan defendatzen den mugikortasun jasangarria eta motordun ibilgailu pribatuak ez diren bestelako garraioen aldeko apustua.
Laguntza jaso dezaketen jarduketak
Konponketari dagokionez, barne hartzen dira balaztekin lotutako jarduerak, hala nola honakoen konponketak: heldulekuak, diskoak, zapatak, pastillak, pintzak, aurreko urkila, errodamenduak, katea, piñoiak, platerak, martxak aldatzeko gailuak, gurpil-azalak, estalkiak eta ganberak, aulkia eta bateria.
Mantenuari dagokionez, laguntza jaso dezakete honako jarduerek: garbiketa eta koipeztaketa lanak; gurpilak ardaztea eta erradioak doitzea edo ordeztea; balaztak doitzea, zapatak aldatzea eta heldulekuak doitzea, pastillak, diskoak aldatzea eta purgatzea; aldagailuak eta torloju-multzoa doitzea; transmisioa, zeinek barne hartzen dituen lubrifikazioa eta garbiketa; premiazko elementuak ordeztea, esaterako katea, piñoiak, polearen gurpilak eta/edo platerak, sirgak eta azalak.
Halaber barne hartzen dira ekipamenduekin eta osagarrien instalazioarekin lotutako alderdiak, adibidez, argiak, tinbrea eta lohi-babesak.
“Ez aparkatu zure bizikleta, susper ezazu”
“Ez aparkatu zure bizikleta, susper ezazu” da kanpainaren izena; eta Garraioen Zuzendaritza Nagusiak herritarrak kontzientziatu nahi ditu bizikletaren onuren inguruan, lantegira edo ikastetxetara joaterakoan ohiko hurbileko lekualdatzeak egiteko garraiobide bihurtu nahian.
Kanpainak, bestalde, ekonomia zirkularra eta tokikoa sustatzen laguntzen du, asmoa izanik erabili gabeko bizikletak berrerabiltzea eta suspertzea Nafarroako gizarte helbidea duten tailerretan eta entitatetan edo lantegitan.
Bizikleta ohiko garraiobide modura erabiltzeak abantaila ugari eskaintzen ditu, izan ere, CO2 isurpenak, kutsadura akustikoa eta trafiko pilaketa murrizten ditu, osasunerako hala nola erabiltzaileen ongizate fisikorako eragin onuragarriak bultzatuz. Gainera, COVID-19aren ondoriozko krisian zehar, finkatu egin da distantzia fisikoa mantentzea eta horrela birusaren hedapena saihestea ahalbidetzen duen baliabide modura.