2021ko ekainaren 7a

Nafarroak 2,4 milioi jaso ditu EIBtik, 2024ra arte etxebizitzen birgaitze energetikorako proiektuak bultzatuko dituzten talde teknikoak finantzatzeko

Akordioa Europako Batzordearen eta Europako Inbertsio Bankuaren ELENA programaren esparruan sinatu da, Foru Komunitate osoan 40 milioiko inbertsio publiko eta pribatu metatua mobilizatzeko helburuarekin
Aierdi kontseilaria, Alberto Bayona Nasuvinsako zuzendari kudeatzailearekin 
(ezkerraldean) eta Juan Carlos Castillo FNMCko presidentearekin batera( 
eskumaldean), eta Europako Inbertsio Bankuarekin (EIB) sinatutako 
hitzarmena aurkezteko topaketa telematikoan parte hartu duten gainerako 
guztiekin batera.
camera_alt Aierdi kontseilaria, Alberto Bayona Nasuvinsako zuzendari kudeatzailearekin (ezkerraldean) eta Juan Carlos Castillo FNMCko presidentearekin batera( eskumaldean), eta Europako Inbertsio Bankuarekin (EIB) sinatutako hitzarmena aurkezteko topaketa telematikoan parte hartu duten gainerako guztiekin batera.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Europako Inbertsio Bankuak (EIB) eta Nasuvinsa sozietate publikoak hitzarmen bat sinatu dute. Horren bidez, Nafarroak 2,4 milioi euro jasoko ditu sei talde tekniko eta profesional martxan jartzeko, Nafarroako eskualde guztietan banatuta. Talde horiek 2024ra arte etxebizitza kolektiboko eraikinetan energia birgaitzeko proiektuak bultzatu eta dinamizatuko dituzte, bizilagunen komunitateek sustatutak eta laguntza publikoekin.

Akordioa, Nafarroako Gobernuaren Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Estrategia Proiektuen Departamentuak modu mailakatuan hiri eta udalerrien hirigintza birgaitzeko hala nola Foru Komunitatearen egoitza-parkearen birgaikuntza energetikoa garatzeko hedatu duen estrategiari erantzutera dator, bai Iruñako Eskualdean eta bai landa-eremuetan.

Ricardo Mourinho EIB-ko lehendakariordeak eta Jose Mª Aierdi Talde nafarreko lehendakariordeak gaur aurkeztu dute akordio hau zeinen bitartez Foru Komunitateak formalki bat egiten duen EIB eta Europar Batzordea 2020 Horizonte programaren baitan sustatzeko asmotan dabiltzan Europako Tokiko Asistentzia Energetikoaren (ELENA) programarekin. Bere helburuen artean eraginkortasun energetikoa sustatzea dago; baita publikoak eta pribatuak diren egoitza parkeak birgaitzea ere, EIB-ko eta foru Exekutiboko agintarien esanetan.

Programaren aurkezpen ekitaldi ofizialera bertaratu dira, halaber, Eneko Larrarte Etxebizitzako zuzendari nagusia; Alberto Bayona Nasuvinsa elkarte publikoaren zuzendari gerentea; eta Juan Carlos Castillo Udalerri eta Kontzejuen Nafarroako Federazioko lehendakaria, hala nola martxan jarriko diren taldeen koordinatzailea, Ana Bretaña arkitektoa.

Bertan izan dira gainera, modu telematikoan, 76 udaletxe nafarretako ordezkari ugari eta dagoeneko adierazi diote Nafarroako Gobernuari birgaitze energetikoarekin lotutako tokiko proiektuak sustatzeko duten interesa.

Sei talde tekniko

Izenpetutako akordioak ezartzen du EIBren diru-laguntzak pertsonal teknikoaren sei taldeen kostua estaliko duela; gainerako % 10aren ekarpena tokiko administrazioei dagokie, kudeaketa tekniko bere gain hartuko duen Nasuvinsa erakundearekin eginiko akordioaren bitartez.

Ekipo hauek Foru Komunitateko lurralde osoan zehar barreiatuko dira Nafarroako udalerri ezberdinetan herritarren partaidetza prozesuak dinamizatzeko, asistentzia teknikoa emateko eta hurbileko komunitate ezberdinetan laguntza publikoekin eraikinen birgaikuntza energetiko integralaren sustapenerako prozesu osoa bideratzeko. Izan ere, talde hauek lankidetzan jardungo dira bederatzi Eraikinak eta Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoekin (ORVE); erakunde hauen eskutik babestutako birgaikuntza proiektuen ohiko diru-laguntzak bideratzen dira.

Programaren jarduketa eremuak Foru Komunitate osoa barne hartzen du eta Nafarroako Gobernuak sustatutako eta azken lau urtetan zehar FEDER funtsen edo Life NAdapta bezalako proiektu europarren babesarekin garatutako “Efidistrict Txantrea” eta “Tudela Renove” programa pilotu bien jarraipena suposatzen du. Iruñeko Txantrea auzoan edo Tuterako Lourdes auzoan arrakastaz garatutako tokiko esperientzia hauek hirigunearen birgaikuntza energetikoaren etapa berri bat garatzerakoan lagungarriak izango dira, asmoa etxebizitzen eraginkortasun maila eta bizilagunen konforta hobetzea izanik.

Taldeek laguntza emango dute Esku-Hartze Globalerako Planak (PIG) diseinatu eta garatzeko auzo edo udalerri mailan, proiektu eta aurre-proiektuen lehiaketetan, udalei eta herritarrei aholkua emanez birgaitze energetikoaren arloan, laguntza publikoen tramitazioan, inplikatutako agenteen koordinazioan hala nola gizarte bitartekaritza eta partaidetza prozesuetan.

% 70eko murrizketa berogailuaren kontsumoan

Udaberria izeneko Europar Batzordeak onartutako proiektuak 40 milioi euro baino gehiago mugituko ditu hurrengo hiru urtetan eta ekarpena egingo du eraginkortasun energetikoaren neurriak aplikatzeko gutxi gorabehera 1.900 etxebizitza publiko eta pribatuetan, zeinek urteko anergiaren aurrezki bat ahalbidetuko duten, 13,1 GWh-koa. Halaber, eragin positiboa eragingo du Nafarroako enpleguan, batez beste 189 lanpostu berri sortuz inplementazio epean.

ELENA ekimenak, Europa osoko erakundetara zuzenduak, babes ekonomikoa ekartzen die eraginkortasun energetiko handiagoa eta energia berriztagarriak ezartzera bideratutako jarduketei. Laguntza hauekin, Europar Batasunak eraginkortasun energetikoarekin lotutako inbertsioak sustatzen ditu bereziki eraikinetan, berogailuen saretan, argiztapen publikoan eta hiri-garraio garbian.

Inbertsioen % 90a, batez beste, jabego pribatuko eraikinetara doa, aitzitik, gainerako % 10a jabego publikoaren etxebizitza sozialetara bideratuko da. Amaiera helburua da berogailuarekin lotutako kontsumo energetikoa % 70 murriztea.

Proiektuak barne hartzen ditu neurri ezberdinak; horien artean daude: isolamendua eta bilgarriaren hobekuntza (paretak, teilatuak eta lurzoruak), leihoen ordezpena eta kristalen hobekuntza, berogailuaren,  hozte-sistemaren eta aireztapenaren hobekuntza, ur beroaren ekipo sanitarioen eta barne argiztapenaren hobekuntza, hala nola energia berriztagarrirako (eguzki-panelak, fotovoltaikoak, biomasa-galdarak) konponbideak eta ibilgailu elektrikoetarako karga-guneak.

Gaurko ekitaldian, EIB-ko lehendakariordea eta Espainia mailan EBko bankuaren jarduketaren arduraduna den Ricardo Mourinho Felixek azpimarratu ditu eraginkortasun energetikoa sustatzeko eta aldaketa klimatikoa murrizteko neurri berriak zein garatuko diren asistentzia teknikoaren finantzaketaren bitartez ELENA programaren esparruan. Erantsi du, halaber, Udaberri proiektuak “ahalbidetuko duela kontsumo energetikoa eta CO2 isurpenak murriztea urteko 2.786 t-an; horrela egiaztatzen da Espainian EIB-ren helburu giltza den gure konpromiso irmoa klima eta ingurumena babesterakoan”.

Kadri Simson Energiaren Europako Komisarioak poztasuna erakutsi du “beste ELENA proiektu baten arrakastagatik, oraingoan Nafarroan”. “EIB-ren laguntzarekin, herritarrek ohartuko dira bere eraginkortasun energetikoaren hobekuntzaz, energia berriztagarrien bolumen handiagoak eskuratu ahal izanik. Hau lagungarria izango da EB osoan 2030erako berotegi-efektuko isurpenak % 55 murriztera bideratutako eta 2050erako ikuspegi klimatikotik neutralak izateko gure esfortzuei begira”, erantsi du.

Energia aurreztea eta bizi-kalitatea

Bere aldetik, Aierdi lehendakariordeak nabarmendu du “talde tekniko eta profesional hauek, kale gorrian lanean jardungo direnak, hitzez hitz  eginiko adierazpenaren arabera, betiere laguntza eta aholkua emanez auzoko komunitateak biziberritu eta tokiko eraikinak arimaz hornitzeko, pieza giltzak direla gure hirietako eta udalerrietako hirigunea berritzeko eta birgaitzeko estrategia guztia hedatzeko orduan”.

Era berean, Aierdik goraipatu du “botere publikoen esku-hartze irmoa gure hiriak berreskuratzeko europar erronka itzelaren aurrean” eta nabarmendu du, zentzu honetan, “eraikitako hiriaren birgaikuntza energetikoa, gaur egun, pizgarri egokiena dela egoitza parkearen trantsizio ekologikoa modu erabakigarrian bultzatzeko, baina halaber energiaren aurrezkia eta herritarren bizi-kalitatea ageriko moduan hobetzeko, bere etxeetan hala nola bere hiri-esparruetan”.

Juan Carlos Castillo Nafarroako Udalerri eta kontzejuen Federazioko lehendakariak etxebizitzen birgaikuntza politikak babesten ditu “zeren herritarren bizi-kalitatea hobetzen dute; erabakigarriak dira pobrezia energetikoaren eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko eta eraikiaren mantenuan oinarritutako hirigintza ereduak garatzea ahalbidetzen dute hiriguneen hedapen zentzugabe eta jasangaitzaren aurrean”.

Castillok goraipatu egin du Nafarroako Gobernuak programaren jarduketa esparrua Nafarroa osora hedatu izena eta interesatutako udaletxe guztiak animatu ditu kolaboratzera Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Estrategia Proiektuen Departamentuarekin bere garapenerako.