2021ko ekainaren 4a

Nafarroako Gazteriaren Institutuak 3.000 plaza baino gehiago eskaintzen ditu udako jardueretarako, Xacobeo Gazteak erromesaldia barne

Iazko udan ez bezala, boluntariotza eta aire zabaleko kanpaldiak baimenduko dira baldintza jakin batzuetan
videocam Presentación del programa de actividades de verano para la juventud collections Irudi galeria

El Instituto Navarro de la Juventud (INJ) recupera prácticamente la totalidad de su oferta estival anterior a la pandemia y ofertará para este verano una amplia gama de programas y actividades, de los que podrán beneficiarse más de 3.000 jóvenes. Toda la oferta destinada al ocio y tiempo libre de los y las jóvenes está adaptada para garantizar las obligaciones y recomendaciones sanitarias establecidas ante el COVID-19.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak pandemiaren aurreko udako eskaintza ia osoa berreskuratuko du, eta uda honetarako programa eta jarduera sorta zabala eskainiko du, 3.000 gaztek baino gehiagok jaso ahal izango dutena. Gazteen aisialdirako eta denbora librerako eskaintza guztia egokituta dago COVID-19an ezarritako osasun-betebeharrak eta gomendioak bermatzeko.

Jarduerek, 350.000 euroak gainditzen dituen aurrekontu batekin kontatzen dutenek, NGI-ari ahalbidetzen diote berrestea bere apustua “hezkuntza eta komunitate arloko aisialdiaren aldekoa, gazteriaren garapen eta hazkunde pertsonalerako eremu bezala, ahaztu gabe dimentsio ludikoa, pertsona gazteei ezohiko uda honetan zehar aisialdirako aukerak eskaintzera datorrena”.

Javier Remirez Lehendakaritza, Berdintasuna, Funtzio Publiko eta Barnekoaren kontseilariak gaur goizean jardueren eskaintza aurkeztu du, Carlos Amatriain NGI-ko zuzendari gerentearekin batera.

NGI-ak erabaki du datorren udan iaz pandemiaren ondorioz antolatu ziren jarduerak mantentzea. 1.000 plaza baino gehiago dira, eguneko joan-etorriko ibilaldiekoak, jarduera ezberdinak garatu ahal izateko Nafarroako zenbait esparru naturaletan: Allozeko Nafarroako Bela Eskolan praktikatu ahal izango dira bela, paddle-surfa eta kayak; abentura anitzak Baztanen (Beartzungo kanoia, mega-tirolinak, “vía ferrata”); eta jardunaldi bat Irrisarri Land parkean (Igantzi); gainera jaitsiera baltsa pneumatikoan eta uretako gymkana Irunberriko Arroilan.

Programa hau gazte entitateen eta 14tik 30 urtera bitarteko gazteen bitartez garatuko da; horietan parte hartu ahal izango dute 15 eurogatik (batez beste jardueraren kostu errealaren % 25a) aire zabaleko jardunaldi batean. NGI kostu guztia bere gain hartzera dator, barne hartuz garraioa, jarduera eta horietarako beharrezko materiala.

Aire zabaleko kanpalekuak

Nobedade nagusiena da iazko urteari dagokionez aire zabaleko kanpalekuak baimendu direla, gazteen boluntariotza-esparruak garatzeko aukera emanez. Gogoan izango duzuenez, COVID-19ak eragindako pandemiaren aurrean eta prebentzio neurriak betetzeko zailtasunagatik, Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi zituen 2020an aire zabaleko kanpalekuetako baimenak eta ezeztatu egin zituen boluntariotza-esparruak, Autonomia Komunitateekin eta Nazioarteko Boluntariotza Zerbitzuarekin lankidetzan garatzen zirenak, mugikortasun gaztea sustatzeko asmoz.

Kanpalekuen garapena Osasun Kontseilariaren 19/21 Foru Aginduan xedatu diren eskakizun ezberdinen araberakoa da, besteren artean, gazte partaideen kopurua gehienez 60koa izatea eta monitore/partaideen ratioa 1 eta 8 artekoa edo urriagoa izatea. Gainera bi kanpaleku mota bereizten dira. Alde batetik, instalaziotako kanpalekuak, % 100 mugikorrak: baimenduko dira esklusiboki pabiloi erako dendetan gaua ematen bada, betiere partaide bakoitzari gutxienez azaleraren 4 metro karratu esleitzen bazaizkio. Bestetik, instalazio mistoetako kanpalekuak daude, atal bat finkoa eta bestea mugikorra izanik; kasu honetan, baimenduko dira baldin eta errespetatzen badira instalazioaren atal finkorako agintari sanitarioek ezarritako edukierak, eta atal mugikorrean pabiloi erako dendak ezartzen badira, partaide bakoitzeko 4 metro karratuko ratioa esleituz. Instalazio mistoetan onartuko da beste mota bateko kanpin-denden erabilera, betiere ratioa denda bakoitzeko pertsona bat izaten bada, pertsona hori adinez nagusia izaten bada. Baina 107/2005 Foru Dekretuaren araberako zeharkaldi ezberdinetarako baimen administratiboen etenaldia mantentzen da.

Boluntariotza-esparruak, udako jarduerak, Xacobeo Gaztea 2021

2020an ez bezala, urte honetan gazteen boluntariotza-esparrutarako plazak eskaintzen dira, baina ez da eskainiko nazioarteko destinoa duen plazarik. Nafarroan uztaila eta abuztua artean garatuko dira 6 Boluntariotza Kanpaleku, 150 plazarako aukerarekin, Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarekin hala nola Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan. Hain zuen, 6 kanpalekuetatik 4 dira adindunentzat: bi arkeologia-indusketakoak Bargotako Monasterioan, bat Bertizko Jaurerrian ingurumen izaerakoa eta bestea Eugi eremuan, Pirinio nafarrean gotortutako mugako bunkerrak berreskuratzeko antolatua. Beste bi kanpalekuak berriz, 15 eta 17 urte arteko adingabeengana zuzenduta daude, bat Urbasan, Ingurumen izaerakoa eta beste bat Lesakan, Pirinio nafarrean gotortutako Mugan.

Eskura daitezkeen azken plazak, Nafarroan edo beste autonomia komunitate batzuetan, Gazteriaren webgunean hautatu ahal dira.

Boluntariotza-esparrua jatorri ezberdineko pertsonen arteko trukerako eta topaketarako gune bat da; bertan 14 egunerako bilduko dira boluntariotza jarduerarekin babesteko gizarte, ingurumen edo kultura esparruan interes komunitarioa duen proiektu bat. Jarduera ardatz hori osatzen da jarduera ludiko eta kulturalekin, aukera emanez protagonistak izateko bizikidetza, elkartasuna eta tolerantzia baloreekin lotutako esperientzia batean.

Xacobeo Urtea

2021 Xacobeo urte bat da eta NGI erakundeak Xacobeo Gaztea programa berreskuratu du, zein aurreko alditan urte santua ospatzeko garatu izan den.

Egungo egoerarekin egokituta, Nafarroako 30 gazteek Donejakue Bidea zeharkatu ahal izango dute ikuspegi kultural batetik. Izen-ematerako aukera laster zabalduko da eta ibilbidea garatzeko epea ekainaren 29tik uztailaren 10era izango da. Orreagatik abiatuta, etapak autobus txangoekin aldizkatuko dira, enklabe ospetsu ezberdinak bisitatuz. Horrela, lehen egunetan gehienbat eduki turistikoak eta kulturalak landuko dira Bideko geltoki nagusietan, baita hurbileko enklabe ospetsuetan ere, alegia “Atapuerca” edo “Las Médulas” bezalako Gizon-Emakume guztien Ondare diren enklabetan.

Jardueraren bitarren atal batean helburua izango da Donejakue Bidearen azken 5 etapak garatzea, horrela Konpostelako helmugara heltzea lortzeko.

Ohiko programak: Karnet Gaztea, Gazteen Jardueren Nafarroako Eskola

Era berean, Europako Karnet Gaztearen programazioari atxiki ahal izango zaizkio Karnetaren titularrak eta uztailaren 1etik aurrera abiatuko da. Jarduera motak aurreko udatan garatu direnen antzekoak izango dira: surf, urpean igeri egitea, abentura anitza edo karting-a Nafarroako Zirkuituan.

Kultura eskaintzari dagokionez, dagoeneko deskontu-kodeak eskatu ahal dira “Clásica Plus” Nazioarteko Musika jaialdira edota On Fire Jaialdi Flamenkora joateko. Uztailean garatuko den Oliteko Antzerkiaren XXII. Jaialdiaren kasuan, sarrerak jadanik salgai daude; Karnet Gaztearen titularrei sarreren eta abonuen prezioan % 50eko deskontuaren abantaila bat eskaintzen zaie.

Gainera, udan zehar, Nafarroako udalerri ezberdinetan heziketa jarduerak garatuko dira Gazteen Jardueren Nafarroako Eskolaren (GJNE) bitartez, zein gazteriaren bizitzan hezkuntza ez formala sustatzera datorren. Partaidetza gaztea sustatzera zuzendutako proposamenak, boluntariotza esparrukoak edo lehen sorospenekoak naturan. Bestalde, Barneko Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan motozikletak segurtasunez gidatzeko ikastaroak garatuko dira, trafiko istripuen prebentziorako neurri modura. Halaber udan, aire zabaleko monitoreak trebatzeko ikastaroak programatu dira Nafarroako Gobernuak onartutako Denbora Libreko Eskoletan.

Gomendioak gazteriaren entitatetarako

Era berean, NGI gazteriaren esparruan jarduten diren entitate, elkarte eta profesionalengana zuzendutako gidaliburua eguneratzen ari da, gomendioekin aisialdiko eta olgetako jarduerak garatzeko, hala nola jarduerak segurtasunez gauzatzeko beharrezko protokoloak inplementatzeko orduan zalantzak argitzea errazteko.