Tuterak Iruñearekiko konexioa hobetuko du autobus bidezko garraio publikoko zerbitzu berrien bidez

Lurralde Kohesiorako kontseilariak Tuterako alkateari helarazi dizkio Erriberabeitiari zerbitzua emango dion emakida berriaren berritasun nagusiak

2021ko ekainaren 3a
Bernardo Ciriza kontseilaria, Alejandro Toquero Tuterako alkatea eta Berta Miranda Garraio zuzendari nagusia topaketaren une batean.
camera_alt Bernardo Ciriza kontseilaria, Alejandro Toquero Tuterako alkatea eta Berta Miranda Garraio zuzendari nagusia topaketaren une batean.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Tuterak Iruñearekin duen lotura hobetuko du autobus bidezko garraio publikoko zerbitzu berrien bidez. Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Garraio Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Iruñea-Tutera-Zaragoza arteko errepideko erabilera orokorreko bidaiarien garraio publiko erregularraren zerbitzua lizitaziora atera du, Nafarroako Erriberabeitiko kalitatea eta garraio publikoaren eskaintza handituko duena.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).