Descárgate la app
Nafarroan 21.000 pertsonari egindako ikerketa batek baieztatu du txertoen eraginkortasuna COVID-19aren ondoriozko ospitaleratzeak prebenitzeko
2021ko ekainaren 3a
Nafarroan 21.000 pertsonari egindako ikerketa batek baieztatu du txertoen eraginkortasuna COVID-19aren ondoriozko ospitaleratzeak prebenitzeko
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) 2021eko urtarrila eta apirila bitartean ia 21.000 pertsonari egindako ikerketa batek berretsi egiten du txertoen eraginkortasuna, SARS-CoV-2k eragindako ospitaleratzea prebenitzeko. Eraginkortasun hori % 72koa izan zen, lehen dosi bat jasotzean, eta % 95era igo zen, bigarren dosia jaso ostean.
Hori guztia dela eta, NOPLOI-tik animatzen zaie herritarrei txertaketa osatzera bere onurarik gorenena lortuko bada. “Txertoaren dosi baten eraginkortasuna neurrizkoa da, bigarrenaren ondoren handia izanik”, azpimarratu du ikerketa taldeak duela gutxi Eurosurveillance zientzia aldizkarian argitaratu den txosten batean.
Azterketa hau koronabirusaren aurkako txertoen eraginkortasuna ebaluatzeko sustatu zen, erabilera errealeko baldintzetan, 18 urtetik gorako pertsonekin zein gainera Nafarroan COVID-19aren kasu egiaztatuen kontaktu hertsiak izanak ziren. Zehazki, 20.961 kontaktu hertsi aztertu ziren; haietatik 869 pertsonek txertoaren dosi bat jasota zuten eta 512 pertsonek bi.
Txertatutako kontaktuetatik, % 58ak Pfizer txertoa jaso zuen, % 37,9ak AstraZeneca eta % 4,1ak Moderna.
Hala ere, gogoan izan behar da azterketa hau ez dela egokia marken arteko eraginkortasuna alderatzeko zeren txerto hauetako bakoitza herritar multzo oso ezberdinen artean administratu zen. Gainera, ikerketa egin zen unea kontuan hartuta, AstraZeneca bigarren dosia jaso zuen pertsonarik ez zen erregistratu.
Kontaktu hertsietan eginiko azterketa bat
Sarritan, txertoaren eraginkortasunari buruzko azterketetan zailtasunak daude lortzeko alderatzen diren talde biak, bat izanik txertatutako pertsonena eta bestea txertatu ez direnena, berdinak izatea infektatzeko arriskuan egoteari dagokionez. Adibidez, hau zailagoa bihur daiteke lehenago txertatzen diren pertsonak beste prebentzio neurriak aplikatzerakoan zorrotzagoak izateagatik edo, aitzitik, txertatu ondoren prebentzio neurrien erabileran erlaxatzeagatik.
Era guztietan, azterketa honek erabiltzen du diseinu bat zeinek lortzen duen, NOPLOI-tik azpimarratu dutenez, “kontrol oso egoki bat” balizko arrisku horien inguruan. Ikerketa honen kasuan, aztertutako pertsona guztiak arrisku egoeran egonak ziren, infektatzeko antzeko aukerarekin.
Horrela, lagineko pertsonak aztertu ziren koarentena epearen hasieran eta amaieran, kutsatu izanaren aukera baztertzeko. Guztira, SARS-CoV-2aren 7.240 infekzio (% 35,6) detektatu ziren; horietatik 5.467 asintomatikoak izan ziren eta 559 ezinbestean ospitaleratu ziren. Aldagai nagusiena ingelesa izan zen, sekuentziatutako 1.256 anduiren % 68,9an detektatu zena.
Eraginkortasun handiagoa infekzio sintomatikoak saihesteko
SARS-CoV-2aren infekzio ororen prebentziorako txertoen eraginkortasuna % 35ekoa izan zen dosi batekin eta % 66koa bi dosirekin. Eraginkortasunak gora egin zuen kasu sintomatikoekin alderatuta ebaluatu zenean (% 42 dosi batekin eta % 82 bi dosirekin).
Dosi bat jasotako pertsonengan, bigarrena administratzean “nabarmenki” hedatu zen babesa: % 48 infekzio mota guztien aurrean eta % 69 infekzio sintomatikoen aurrean.
Pentsa daiteke infekzio sintomatikoen aurrean dosi baten eraginkortasuna zertxobait urriagoa izan zela 60 urtetik gorako pertsonengan, % 30, 18 eta 59 urte arteko pertsonen % 51arekin alderatuta. Hala ere, adinen arteko aldeak murriztu egin ziren bigarren dosiaren ondoren: % 77koa izanik % 84ren aldean.
Eraginkortasunaren inguruko estimazio hauek zertxobait urriagoak dira entsegu klinikoetan lortutakoen aldean, zeren, besteren artean, txertatutako herritarren artean emaitza okerragoak dituzten pertsona gehiago egon daitezke, adina eta patologiak kontuan hartuta.
Halaber pertsonal sanitarioarengan bereziki eginiko azterketetan deskribatuak baino zertxobait urriagoak dira; haiek pertsona gazteak edo adin ertainekoak dira, zeinen artean langile osasuntsuaren efektua bezala ezaguna dena existitu ahal den. Efektu honen harira, sarritan, probetan parte hartzen duten langileen osasun egoera ona izaten omen da.
NOPLOI gaur egun monitorizatzen ari da txertoen eraginkortasunari buruzko datuak, zeinen berri emango den astero, txosten epidemiologikoan.
Transmisioa saihesteko prebentzio neurriak
Ikerketak agerian jartzen ditu bi datu giltza zeinek inplikazioak dituzten COVID-19aren transmisioan. Ezohikoak izan arren, aukera existitzen da txertatutako pertsonak infekzioagatik ospitaleratu behar izateko. Eta txertoen eraginkortasun maila urriagoa da infekzioak aurreikusteko, kasu asintomatikoak barne hartzen baditugu. Horrek esan nahi du txertatutako pertsonak infektatu ahal direla, eta gaixotasuna transmititu ere bai, beraz, NOPLOI-ren aholkua da COVID-19aren presentzia desagertu bitartean prebentzio neurriak mantentzea.