"Gure oroimenaren fotogramak", Nafarroako ondare filmografikoa berreskuratzeko kanpaina abian jarri da

Nafarroako Filmotekaren Artxiboak eta Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareak abian jarritako ekimenak Nafarroako ikus-entzunezko ondarea handitu eta zaindu nahi du

2021ko ekainaren 3a
videocam La iniciativa, puesta en marcha por el Archivo de la Filmoteca de Navarra y la Red de Bibliotecas públicas de Navarra, quiere incrementar y preservar el patrimonio audiovisual navarro collections Irudi galeria

La campaña “Los fotogramas de nuestra memoria” es un proyecto, puesto en marcha esta semana, con el que se quiere recuperar el patrimonio filmográfico de la Comunidad Foral. Se trata de una iniciativa permanente que han puesto en marcha, de forma conjunta, el Archivo de la Filmoteca de Navarra y la Red de  Bibliotecas Públicas.

"Gure oroimenaren fotogramak" kanpaina aste honetan jarri da abian, eta horren bidez Foru Komunitateko  ondare filmografikoa berreskuratu nahi da. Nafarroako Filmotekaren Artxiboak eta Liburutegi Publikoen Sareak elkarlanean abian jarri duten ekimen iraunkorra da.

Modu honetan, helburu bikoitza betetzea bilatzen da. Alde batetik, Nafarroako Artxibo Filmografikoak gizarte nafarraren filmografia-dokumentuen gordailu eta kontserbazio gune modura betetzen duen zeregina ezagutaraztea. Eta bestetik, lurraldeko liburutegiak Artxibo Filmografikoaren eta formatu ezberdineko etxeko bideoak dituzten pertsonen artean bitartekari modura ezartzea, modu honetan tokiko ondarea eta memoria babesteko ekarpena egite aldera.

Beraz, “kontserbatzen dira banakako memoria, izan ere, material filmikoa oso sentikorra denez erraz hondatzen da, eta gainera udalerri txikietako memoria kolektiboa, bestela agian galduko litzatekeena”, oroitarazten dute ekimen honen sustatzaileek.

Horretarako, proiektuaren entitate sustatzaileek gonbidatzen dituzte herritarrak, udalak, kolektiboak, elkarteak, klubak, enpresak etab., materialak gordetzera Liburutegien Sareko 62 liburutegietako batean, proiektuarekin atxiki ondoren kanpaina barreiatzeko elementuak erabiltzeko moduan daudenez, besteren artean, informazio-triptikoak eta infografiak, dohaintza edo gordailu izaerako inprimakiak eta material horiek gordetzeko “memoriaren zakua”.

Ekimen honekin atxiki diren liburutegi-sarean daude: Allo, Altsasu, Andosilla, Antsoain, Añorbe, Agoitz, Arguedas, Artaxona, Azagra, Barañain, Baztan, Beriain, Berriozar, Buñuel, Burlata, Cabanillas, Caparroso, Zarrakaztelu, Cascante, Kaseda, Castejón, Cintruénigo, Corella, Lizarra, Etxarri Aranatz, Faltzes, Fitero, Fontellas, Funes, Fustiñana, Irurtzun eta Larraga.

Horiekin batera datoz Leitza, Lerin, Lesaka, Martzilla, Mélida, Mendabia, Mendigorria, Milagro, Miranda de Arga, Monteagudo, Noain, Olatzagutia, Iruña (Civican, Etxabakoitz, Mendillorri, San Jorge, San Pedro, Txantrea eta Yamaguchi), Gares, Ribaforada, Erronkari,  San Adrián, Sarriguren, Tafalla, Tutera, Aranguren, Valtierra, Viana eta Alesbes. 

Materialen entrega

Filmotekaren Artxiboak onartzen ditu tamaina ezberdineko (35mm, 16mm, 9,5mm, 8mm, “Super8”, etab.) filmak, mota ezberdineko formatuak (magnetikoa –VHS, Betacam, etab.–, DVD, DCP, disko gogorrak, etab.), gailuak (kamerak, proiektoreak, lotailuak, etab.), dokumentu grafikoak (aldizkariak, liburuak, kartelak, gidoiak, etab.), eta bestelakoak (harilak, latak, bazterkinak, etab.).

Entrega formalizatzeko bi aukera existitzen dira: gordailua eta dohaintza. Lehenengoan, “pertsona gordailugileak Artxibotik bere materiala jaso dezake nahi duenean”, azaldu dute, irudiak jendaurrean ezagutarazteko eskubideen jabegoa eta titulartasuna erreserbatuz, “horrek esan nahi du beharrezkoa dela bere irudien erabilerarako eskari bakoitzerako pertsona gordailugilearen baimen izenpetua”, erantsi dute.

Bigarren modalitatean, “Artxibo Filmografikoari dagozkio irudiak jendaurrean erakusteko eta erreproduzitzeko eskubideak”, argitu dute, “betiere emaileak diren pertsonak une orotan bere irudiak erabiltzeko eskari bakoitzaren inguruan jakinaren gainean jartzen badira”. Kasu honetan, esan dute “materiala betirako Artxibo Filmografikoaren zaintzapean geratzen dela, eta pertsona gordailugileak bertatik jasotzeko aukera galtzen duela”.

Modalitate bietan pertsona gordailugileek material digitalizatuaren kopia bat jasotzen dute, “horri esker nahi dutenean euren irudiak ikusi ahal izango dituzte, halaber editatzeko aukera izanik dokumentu berriak elaboratzeko urteurrenak, ospakizunak, etab. irudiekin hornituz”, argitu dute.

Filmotekako Artxiboak Nafarroan oraindaino lokalizatutako ondare filmografiko profesional, amateur eta familiar osoa babesten du. “dokumentuek zinemaren memoria eratzen dute ohitura eta kultura arloetan aberatsa den lurralde batean, helburu nagusiak izanik eduki horiek kontserbatzea, babestea, dokumentatzea eta barreiatzea”, erantsi dute.

Amaitzeko, Artxibotik adierazi dutenez premiazko zeregina da material filmikoen berehalako narriadura saihestea. Horretarako tenperatura eta hezetasun mailak etengabeko kontrol zorrotzen bitartez zaintzen dira. “Ondarean behar bezala kontserbatzea eta babestea da Artxibo Filmografikoaren jarduera bihurtzen da”.    

Horrela, ondorioztatzen dute “ondare filmografiko nafarra berreskuratzeko, dokumentatzeko eta digitalizatzeko jarduera zorrotzari bidea ematen zaio”. Egun, Nafarroako Artxibo Filmografikoak 15.000 dokumentu baino gehiago biltzen ditu.