Descárgate la app
Nafarroak eta Estatuak espetxe-osasunaren eskumena Foru Komunitateari eskualdatzea itxi egin dute
2021ko ekainaren 2a
Nafarroak eta Estatuak espetxe-osasunaren eskumena Foru Komunitateari eskualdatzea itxi egin dute
Transferentzia Batzordearen batzorde mistoak gaur goizean ziurtatu du espetxe- osasunaren eskumena Nafarroari eskualdatzeko erabakia. Horrela, abuztuaren 1etik aurrera, Foru Komunitateak Iruñeko espetxeko osasun-laguntzako funtzioak beteko ditu, eta bermatu egingo ditu presoek osasun-zerbitzuen erabiltzaile gisa dituzten eskubideak, osasun-baliabideetarako irisgarritasuna, espetxeetako osasun-prestazioen kalitatea eta sarbidean ekitatea.
Transferentzia Batzordearen batzorde mistoak gaur goizean ziurtatu du espetxe- osasunaren eskumena Nafarroari eskualdatzeko erabakia. Horrela, abuztuaren 1etik aurrera, Foru Komunitateak Iruñeko espetxeko osasun-laguntzako funtzioak beteko ditu, eta bermatu egingo ditu presoek osasun-zerbitzuen erabiltzaile gisa dituzten eskubideak, osasun-baliabideetarako irisgarritasuna, espetxeetako osasun-prestazioen kalitatea eta sarbidean ekitatea.
Gobernu zentralaren izenean Miquel Iceta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoaren ministroa eta presidenteorde nagusia eta Lehendakaritza, Berdintasuna, Funtzio Publiko eta Barnekoaren kontseilaria den Javier Remirez izan dira gaur Nafarroako Jauregian eskualdatzea berresteko ospatu den bilerako buruak.
Akordioaren terminoak kontuan hartuta, estatuko espetxe-osasunaren urteko kostua guztira 131 milioi eurokoa da eta horietatik, Nafarroak % 1,6 deskontatuko du Estaturako ekarpen ekonomikoan; hau da, urteko 2,1 milioi euro, hartuko dituen funtzioak eta zerbitzuak finantzatzeko.
Nafarroa arduratuko da orain arte Espetxe Erakundetako plantilla osatzen zuten hamar pertsonen jarduketaren gastuez. Horien artean daude sei funtzionario, aldi baterako kontratatutako bat eta laneko pertsonalaren baitan integratutako hiru, Nafarroako Osasunbidearen plantillan barne hartuko direnak. Halaber, Foru Komunitateak laguntza sanitarioarekin lotutako farmakoak eta osasun ekipamenduak bezalako gainerako gastu ezberdinei aurre egingo die.
“Nafarroak bere gain hartzen ditu eskumen honetako zerbitzuarekiko hala nola herritarrekiko erantzukizuna eta konpromisoa”, azpimarratu du Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak, komunikabideen aurrean Iceta ministroarekin batera eginiko agerraldi batean, Transferentzia Batzordea amaitzean. Chiviteren hitzetan, gaurko akordioaren bidez, “bultzada bat eman nahi zaio Estatu deszentralizatuaren ereduari”. “Autogobernuan aurrera egitea kudeaketa erronka bat da, eta horrez gain, erakunde eta administrazio mailako heldutasun zantzu bat”; erantsi du.
Iceta ministroaren aurrean, Chivite Lehendakariak autogobernua izan du hizpide “betiere komunitate guztiekiko eta herrialde osoarekiko errespetutik, eta leialtasun, elkartasun eta kohesioaren ikuspegitik”. “Erronkak eta norgehiagokak hobeto gaindi ditzakegu kolaboraziotik, eta kolaborazio hori guztiz bateragarria da autogobernuko jarduera sakontzearekin, konpetentzien inguruko ardurarekin, eta horretarako erakunde arteko kolaborazioa, elkarrizketa eta akordioa lantzearekin, isolamendua edo urruntasuna saihestuz”, azpimarratu du, etorkizun hurbil batean Nafarroak bere gain hartuko dituen eskumenak kontuan hartuta.
Bere aldetik, Miquel Iceta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoaren ministroak ziurtatu du “eskualdatzeak oinarrizko baliabideak direla alde biko lankidetzarako, gure konstituzio- eta estatutu-esparruari dagokion konplimenduan, gure lurralde ereduaren deszentralizazio politiko eta administratiboa errealitate bihurtzeko tresnak izanik”. Zentzu honetan, ministroak baloratu du hiru autonomia komunitateen “protagonismoa” Ongizate Estatuaren eraikuntzan ziurtatuz “bere garrantzia funtsezkoa dela herritarren oinarrizko eskubide eta zerbitzu publikoak finkatzeko orduan”.
Administrazioen arteko koordinazioa
Bere funtzioen jarduketaren koordinazioa bermatzeko helburuarekin, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak eratuko dute, hiru hilabeteko epean gehienez transferentzia gauzatzen denetik, izaera parekideko sei kidez eratutako koordinazio batzorde bat: hiru esleituko ditu Estatuko Administrazioak eta beste hirurak berriz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak. Batzordeak Administrazio bien arteko kolaborazio eta lankidetza irizpide orokorrak definitzeko ardura hartuko du, espetxe arloko zerbitzu sanitarioak behar bezala betetzeko.
Koordinazio batzordean, Estatuko Administrazioak eta autonomikoak beharrezko jarduketak koordinatuko dituzte osasun publikoaren arloan, espetxe-eremuan betetzen direla bermatzeko.
Eta espetxe-zentroaren jarraipenerako batzorde tekniko bat sortuko da, zuzendariak eta honek esleitutako zentroko pertsonek hala nola osasun zerbitzuko arduradunak osatuko dutena. Batzorde honek, tratamendua, erregimena eta segurtasun arloetan espetxe-erakundeari dagozkion funtzioen espetxeko osasun zerbitzuetan programak eta eguneroko jarduketak aztertu eta ebaluatuko ditu. Bere jarduketek koordinazio batzordeak agindutako jarraibideekin lotura izango dute, eta egokitzat ematen dituen egokitzapen funtzionalak proposatzeko aukera izango du.
Lehenengo eskualdatzea 20 urtetan
Espetxeko osasuna Nafarroak eta Estatuak azken 20 urtetan adostu duten eskumenen lehenengo transferentzia suposatzen du. Transferentzia Batzordearen azkeneko Akordioa 2001eko otsailaren 22an izenpetu zen.
Gaur egun, akordio bat adosteko ahaleginetan dabiltza trafiko eta bide segurtasuneko konpetentzia eskualdatzeko, asmoa izanik urtea amaitu aurretik lortzea, joan den martxoan Espainiako Gobernuak Nafarroara transferentziaren dokumentazio teknikoa igorri ostean.
Era berean, Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarreraren (IMV) kudeaketa Nafarroara eskualdatzeko negoziazioa garatzeko bidean dago.
Eskualdatze Batzordeko parte hartzaileak
Nafarroako Jauregian goizeko hamaiketan ospatutako bileran partaide izan dira, foru Exekutibotik, Javier Remirez eta Josa Maria Aierdi foru Gobernuko bi lehendakariordeak, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria hala nola Francisco Jose Negro Lege Aholkularitzako zuzendaria, zeinek Transferentzia Batzordeko idazkari lanak betetzen dituen. Eta etorri dira, Nafarroako alderdi politikoen ordezkari bezala, Javier Esparza (Navarra Suma), Ramon Alzorriz (PSN), Uxue Barkos (Geroa Bai), Adolfo Araiz (EH Bildu), Mikel Buil (Podemos) eta Javier Jimeno (IE).
Bestalde, Espainiako Gobernuko ordezkaritzako kide izan dira Miquel Iceta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoaren ministroa; adarreko Victor Francos estatu idazkaria; Miryam Alvarez Lurralde Koordinazio arloko idazkari nagusia; Jose Luis Arasti Nafarroako Gobernuko Ordezkaria; Ines Olondriz Autonomia eta Tokiko Finantzazio idazkaria; Monica Garcia Aurrekontu Egonkortasunaren eta Lurralde Finantza Kudeaketaren zuzendari nagusia; Carmen Cuesta Autonomiako eta Tokiko Lankidetzaren zuzendaria; Miguel Angel Vicente Exekuzio Penal eta Gizarteratzearen zuzendari nagusia; Espetxe- Osasuneko zuzendariorde nagusia den Carmen Martínez Aznar; eta Estatuko Administrazio arloko Jorge Garcia Carreño Transferentzia Batzordeko idazkaria.