Descárgate la app
100.000 euroko laguntzak deitu dira kulturaren arloan mugaz gaindiko jarduerak bultzatzeko
2021ko ekainaren 1a
100.000 euroko laguntzak deitu dira kulturaren arloan mugaz gaindiko jarduerak bultzatzeko
Kultura eta Kirol Departamentuak toki-erakundeei eta toki-erakundeen elkarteei zuzendutako 100.000 euroko diru-laguntzak deitu ditu, Akitania Berria Frantziako eskualdearekin mugaz gaindiko lankidetzarako jarduerak bultzatzeko. Proiektuak 2021eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitartean garatu beharko dituzte.
Laguntzen helburua da toki-erakundeek eta toki-erakundeen elkarteek “mugaz gaindiko izaerako” kultura jarduerak garatzea, dagozkien oinarrietan xedatuaren arabera. Era berean, onuradunak izan ahal dira erakundeak edo organismoak zeinen bidez udalerriek kultura jarduerak zuzenean kudeatuko dituzten.
Asmoa da mugaren albo bietako udal kultura zerbitzuen lankidetza sustatu edo hobetzea kontaktuak egiteko, mugikortasuna bultzatzeko, praktika egokiak transmititzeko, kudeaketa jardueraren metodoak partekatzeko eta proiektu komunetan hala nola antzeko ekintzetan lan egiteko taldeak osatzeko.
Gainera eskatzen da kultura-esparruan ikusleen sorrera, prestakuntza eta fidelizazioa bultzatzea; konpetentzia berrien lorpen komuna zeinek dimentsio ezberdinak barne hartzen dituen, esaterako, hezkuntza eta kultura arteko loturak, kulturen arteko solasaldia eta kulturan garapen jasangarriaren helburuak integratzea; bestalde, agente kultural, publiko eta pribatuen sorrera finkatzea, horretarako zirkuituak, programazioak, eremuak, egoitzak, etab. koordinatuz.
Deialdi honetako xedetik kanpo geratzen dira helburu komertzialak, irabaztekoak edo erabilera profesional pribatuko jarduerak, hala nola beste laguntza batzuen bitartez dagoeneko diru-laguntza jaso duten proiektuak eta jarduerak.
Eskariak aurkezteko epea eta modua
Eskariak aurkezteko epea ekainaren 29an amaitzen da. Eskariak telematikoki aurkeztu beharko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Nagusi Elektronikoan, identifikatzeko ezinbestekoa izanik indarrean dagoen ziurtagiri digitala eskuragarri izatea.
Itzuli beharrik gabeko laguntzen lerro bat da zeinek gastuen % 100a suposatzen duen, onartua izan den eta laguntza jaso ahal duen aurrekontuaren 25.000 euroko maximoarekin (laguntza jaso ezin duten gastuak kontuan hartu gabe) proiektu bakoitzeko.
Diruz lagundu ahal diren gastutzat hartzen dira bidaiak, proiektuaren garapenaren ondorioz eragindako gastu zuzenak. Finantzaketa jaso dezaketen ekintzen artean daude kultura arloko udal zerbitzuetako topaketak, jardunaldiak, kultura lankidetzako tailerrak eta hitzaldiak, lurralde bietako gazte sortzaileentzat bideratutako kultura egoitzetako programak, kultura arloko udal zerbitzuek kudeatzen dituztenak.
Halaber eransten dira atal honetan mugaz gaindiko proiektuak zeinek errazten duten kulturaren esparruko ikusleen sorrera, prestakuntza eta fidelizazioa, ikusleekin lotutako informazio komuneko sistemei buruzko azterketak, hezkuntza eta kultura arteko loturari buruzko proiektuak, kulturak Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) duen lotura edota kulturen arteko dimentsioa, mugaz gaindiko lankidetza profesionalaren esparruan, eta kultura agente publiko eta pribatuen prestakuntza.
Halaber helburua da praktikak aztertzea, erreferentziazko protokoloak identifikatzea, praktikak perfekzionatzea, hizkuntzak ikastea eta horrez gainera, diru-laguntza jaso dezaketen ekintzen artean daude mugaz gaindiko kultura arloko lankidetza programazioak, arte eszeniko eta musikalen esparruan, arte bisualak, audiobisualak eta arte plastikoak.