2021ko maiatzaren 31a

Neurri judizialak dituzten adingabeek esku-hartze sozialeko proiektu berritzaile baten bidez, Gurbindo Etxean baratzeko, animaliak zaintzeko eta sukaldaritza-tailerrerako jardueretan parte hartuko dute

Adingabe horiek Eskubide Sozialetako Departamentuak eskatuta Gizain Fundazioak kudeatzen duen Gazte Justiziaren Eguneko Zentrora joaten dira
Visita al Centro de Día de Justicia Juvenil en Casa Gurbino. Irudi galeria

Los jóvenes que acuden al Centro de Día de Justicia Juvenil participarán en un innovador proyecto de intervención social, incorporándose a las actividades de cultivo de huerta, cuidado de animales y taller de cocina en Casa Gurbindo, situada en el Parque de Aranzadi de Pamplona / Iruña.

Gazte Justiziaren Eguneko Zentrora joaten diren gazteek esku-hartze sozialeko proiektu berritzaile baten bidez, Gurbido Etxean (Aranzadi Parkea, Iruñea) baratzea hazteko eta  animaliak zaintzeko jardueretan zein sukaldaritza-tailerretan parte hartuko dute.

Zentroa lehen zegoen tokitik Errotazar kaleko Nekazaritza eta Abeltzaintzako Interpretazio Zentrora aldatu da, Iruñeko Udalaren “Gurbindo Etxea” bezala ezagunagoa denera, eta Fundagrok kudeatzen du, UAGNren fundazioak. Gaur goizean, Carmen Maeztu, Eskubide Sozialetako kontseilaria, Zentroan izan da.

Kokapen berriari esker, adingabeekin esku hartzeko proiektu berritzailea abian jarri ahal izango da, espazioak eta jarduerak desgaitasun intelektuala duten pertsonekin eta adinekoekin batera partekatuaz. Zehazki, sukaldaritza, baratza eta animalien zaintzako programetan egingo dute; horiek Fundagrok, Gure Sustraiak (sukaldaritzako lan aurreko tailerra ematen du) eta adinekoen Lacarra elkarteak ematen dituzte, hurrenez hurren. Azken horrek, lursaileko 2.000 metro karratu inguru landatzen ditu, eta lortutako produktuak jangela sozialetara eta elikagaien bankuetara bideratzen ditu.

“Egoera hori, Maeztu kontseilariak adierazi duenez, zailtasuna izan ordez, aukera ederra da eraikuntza komunitarioa indartzeko, hori baita Zentroaren filosofia, eta, horrela, denen arteko sinergiak eta trukea eta harremana sortzen dira”.

“Zeren, esku-hartzeak, zenbait jokabidetan berriro erortzea saihesteaz gain, gizarteratzea eta haien bizimoduaren aurrean alternatibak bilatzea ere izan behar ditu helburu”, adierazi du kontseilariak.

Gurbindo Etxea, Iruñea erdian dago, ingurune natural eta irekian, eta kokapen berri horrek ingurumenaren eta ekologiaren aurreko errespetuzko balioak integratzen laguntzen du, hezkuntza-ekintzarekiko zeharkakoak izanik.

Instalazio berriak ezagutzeko bisitan, honako hauek izan dira Maezturekin batera: Maria Caballero, Iruñeko Udaleko zinegotzia; eta Felix Bariain, UAGNko lehendakaria; Ines Frances eta Olga Chueca, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziakoak, Eskubide Sozieletakoa; Jesus Jimenez eta Jorge Ollero, Migrazio Politika eta Justiziako Departamentuko Zerbitzuaren zuzendariak; Pedro Ardaiz eta Jose Luis Otano, Fizain Fundazioaren kudeatzailea eta Zentroaren koordinatzailea, hurrenez hurren; eta Raul Pilar, Gure Sustraiakekoa.

Maria Caballerok eta Felix Bariainek Gurbindo Etxearen jatorria gogoratu dute, 2012. urtean; alegia, “helburua zen eta oraindik ere izaten jarraitzen du herritarrak eta zehazki haurrak sentsibilizatzea nekazaritzaren eta abeltzaintzaren balioaren inguruan”.

UAGNko lehendakariak ondorengoa nabarmendu du: “pandemian zehar ohartu gara garrantzitsua dela elikagaiak geuk ekoiztu ahal izatea, eta funtsezkoa da mezu hau herritarrei helaraztea, lanbide horri balioa eman diezaion, biztanleriari jaten emateaz gain, ingurumena babestu eta despopulatzearen kontra borrokatzen baitu”.

“Proiektu honek, Gurbindo Etxearen emakida indartzen du, ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin zerikusia duten gaien inguruan sentsibilizatzen jarraitzeko, pertsona ahulenei lagunduaz, gizarteratzearen bidez”, adierazi du Bariainek.

Gizarte Zerbitzuen Zorroan bermatutako prestazioa

Gazte Justiziaren Eguneko Zentroa Gizarte Zerbitzuen Zorroaren barnean bermatutako prestazioa da, eta Gizain Fundazioak kudeatzen du, Eskubide Sozialetako Departamentuak aginduta. Adingabeentzako baliabide judiziala da, zentro batean barneratzearen ordezko ingurune irekikoa; modu pertsonalizatuan garatzen da, familiaren eta gizartearen testuingurua integratuaz.  

Bertara joaten diren 14 eta 18 urte arteko gazteek, eguneko zentrora joateko epai irmo baten bidez egiten dute edo neurri judizialaren osagarri gisa, hezkuntza, prestakuntza edo lan arloko laguntza-eginkizunak burutzeko.

Adingabeak beren ohiko bizilekuan bizi dira, eta zentrora joaten dira, izaera anbulatorioarekin, laguntza, hezkuntza, prestakuntza, lan eta aisialdi arloko jarduerak egitera.

Zentroak guztira 16 plaza ditu, eta adingabeei giro egituratua eskaintzen die egunaren zati handi batean; horrela, jarduera sozio-edukatiboak burutzen dituzte, haien giroko gabeziak konpentsatuaz. Zentroan dauden bitartean, egoera pertsonalarekin, familiakoarekin, hezkuntzarekin eta gizartearekin lotutako arrisku-faktoreak hondatzea edo areagotzea saihestu nahi da.

Gazteekin maila ezberdinetan esku hartzen da, banaka, taldean eta familian, eta komunitate-osagaia ere jorratzen da, orain abian jarritako bezalako ekimenekin.

14 adingabe artatu dira Zentroaren lehen urtean

Gazte Justiziaren Eguneko Zentroaren lehen funtzionamendu-urtea pandemiak markatu eta baldintzatu du, jarduera hasi eta handik hamabost egunera alarma-egoera dekretatu baitzuten.

Hala eta guztiz ere, ateak maiatzaren 11n ireki zituen berriro, eta 2020an 14 gazte artatu zituzten, denak gizonezkoak. Bost kasutan espedientea itxi zen, eta 9k irekita jarraitu zuten 2021ean. Gaur egun, 11 gazte ari dira baliabidea erabiltzen (10 mutil eta neska 1), eta beste 3 sartuko dira. Guztira, 16 plaza daude Zentroan.

2020ko balantzearen arabera, kasuen %21,42k neurri judiziala du indarkeria bidezko lapurretarengatik, %14,28k kalteen delitu larriarengatik eta beste %14,28k familia-arloko tratu txarrengatik. %57,14k kontsumitzen du, eta substantzia ohikoena kanabisa da.

Zentroko talde egonkorra bost pertsonak osatzen dute une honetan; hau da, Familia-arloko Esku-hartzeko bi teknikarik eta hiru Gizarte Hezitzailek.

Esku hartzeko eredu aktibo eta parte-hartzailean, beste pertsona batzuekin elkarreragiteko prozesuak eta norberarenak ez bezalako esperientziak sartzen dira, Gurbindo Etxean orain garatu nahi direnak bezalakoak.

Horiez gain, beste erakunde batzuekin koordinatuta ere egin dira; hala nola, Proyecto Hombreren Suspertu, kontsumoen prebentzioari buruzko tailerretan, edo Berriztu elkartea zenbait kasutan laguntzeko, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta gizarte-arlotik kanpoko baliabideekin batera.

Gaitasun-lanaren barruan, lan-arloko gaitasunak garatzeaz gain (sukaldaritza, baratza eta animalien programen bidez), gaitasun pertsonalak garatzeko, honako hauen inguruko tailerrak egingo dira: gizarte-trebetasunak, garapen morala (balioak), emozioen kudeaketa, toxikoen kontsumoaren prebentzioa, berdintasuna eta genero-indarkeriaren prebentzioa, bide-hezkuntza, enpleguaren bilaketa aktiboa, hezkuntza psikoafektiboa eta delitu-jokabidearen tratamendua, Lehengoratzeko Justiziaren paradigmatik.